Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ditzala erregeak hirurogei emazte, laurogei ohaide, nahi beste neska gazte. Elizen arteko biblia Kt 6,8
Harrotua zegoen hainbeste milaka gudari eta zaldun eta laurogei elefante zituelako. Elizen arteko biblia 2 M 11,4
Isaak ehun eta laurogei urtez bizi izan zen. Elizen arteko biblia Has 35,28
Laurogei eta koska urtez itxaron behar izan dut hori ulertzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.
Orduko ehun eta laurogei kilometroko lastertasunean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.
Astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen. Elizen arteko biblia 2 Erg 6,25
Hartu dut diru-zorroa eta atera ditut laurogei koroak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 121. orr.
Zuria, metro laurogei zentimetro. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.
Metro eta laurogei zentimetro [...] begiak distiraz betetako bi maxi-mix eskizofreniko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 19. orr.
Kamsketik Ubinsk herrixkara dauden laurogei versta (85 kilometro) egun hartan bertan egiteko asmoz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.
Gryffindor doa aurretik laurogei punturen aldeaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.
Ehun eta laurogei graduko itzulia egin zuen Davidek beste aldera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.
Bi pezetako olioa, laurogei pezetan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.
Hirurogei baino ez, aintziraren ertzean barrena Angarako ahoraino, eta beste laurogei, Angarako ahotik Irkutskeraino: guztira, ehun eta berrogei versta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.
Gidariak ez ziren gauza hogeita hamar itzulitik gora egiteko; garai honetan laurogei dira ohikoak. Berria - Kirola 2004-02-25
Nire kalkuluen arabera, laurogeiak ondo beteak behar zituen, laurogeita hamar urte ere izango zituen agian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Ehun bat metro izango dira handik hona, laurogei akaso, distantzia handia nolanahi ere. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.
Metro eta laurogei inguru izango zen altu. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.
Mori andereñoa metro eta laurogei pasa zen luze. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.
-Laurogei, gutxi gorabehera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.
Laurogei ehuni aterako da dirua Nagoreren alde. Berria - Kirola 2004-12-05
Larogeita hamar urte baino gehiagorekin joan zaigu Francis Gaudeul jenerala, euskalduna bihotzez. Herria 2003-01-28
Larogeita hamalau egun itsasoan, bakarrik. Herria 2001-02-15
Larogeita hamabosteko udan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.
Behin eta berriz saiakuntza laborategian errepikatu eta gero, saioetako ehuneko larogeita bost kasutan ernalketa lortzen zela ikusi nuen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.
-Larogeta lau eginak eta esperantzea beste hainbestekoa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.
Apezpiku euskalduna eskatzeko ausartzia izan zuen laurogei bat laguneko apez taldeaz mintzo ziren. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.
Metro eta hirurogei inguruko garaieran banatutako laurogeiren bat kilo, begi marroiak, eta hontz itxurako aurpegia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.
Emakume bat, laurogei bat urtekoa, oinez dabil noraezean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.
Bost urteren buruan, laurogei bat mila libera zituzten errenta onetan jarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.
Esparru estu hartan, gazte asko bildu ginen; laurogeiren bat preso politiko guztira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.
Halako argitasun fosforeszente bat zerien laino itxi haietako batzuei, hirurogei-laurogei graduko arkuak osatuz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Minutuko hirurogei-laurogei aldiz gertatzen da bulkada hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Laurogei mila lagun galdu ziren hiru egunetan: berrogei mila ezpataz hilak eta gutxienez beste horrenbeste esklabo salduak. Elizen arteko biblia 2 M 5,14
Laurogei mila litro ur hartzen zuen uraskak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,26
Aukerako ehun eta laurogei mila gizon ziren gudurako gai. Elizen arteko biblia 1 Erg 12,21
Bost urteren buruan, laurogei bat mila libera zituzten errenta onetan jarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.
Laurogei milioi pezeta jaso beharko lituzke ama batek urtean. Laurogei milioi legoatako distantziara besterik ez gugandik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 83. orr.
Eskualde Kontseiluak bere kontuetan laurogei milioiko zuloarekin bukatuko duela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 120. orr.
laurogei bat lagun (3); laurogei egunetan (3); laurogei gizon (3); laurogei graduko (4); laurogei inguru (4); laurogei koroa (3); laurogei koroak (5); laurogei lagun (3); laurogei mila gizon (4); laurogei mila hargin (3); laurogei milioi (5); laurogei obra (3); laurogei urte (29); laurogei urteak (6); laurogei urteko (5); laurogei urtetan (3); laurogei urtetik gora (7); laurogei urtetik gorako (6); laurogei urtez (8); laurogei zentimetro (5); metro eta laurogei (5)
laurogeiko hamarkadaren hasieran (4)
ehuneko laurogeita hamarra (4); laurogeita hamar egunetan (3); laurogeita hamar urte (9); laurogeita hamarra (4); laurogeita hamarreko (7); laurogeita hemeretzi urte (5); laurogeita hiru urte (4); laurogeita lau banku (4); laurogeita sei egun (3); laurogeita zazpigarrena (3)