Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botila hiru laurden betea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Jateko txahalaren laurden bat osorik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.
Orain dela ordu eta laurden. Oren bat eta hiru laurden iraun du partidak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Harenak ziren munduko urre-erreserben hiru laurden. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Nire gelako kideen laurden batek-edo errepikatu egin beharko luke urtea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Anne Frank Funtsak onartutako testu hau orain arte ezagutzen zen testua baino laurden bat luzeagoa da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 11. orr.
Frisoak ere arkitrabeak berak baino laurden bat txikiagoa izan behar du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.
Nekazaritzak, meatzaritzak eta energia-gaiek munduko esportazioetan duten partea bi heren izatetik, laurden bat baino gutxiago izatera iritsi da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Jokalari argentiarrak lehen laurden bikaina egin zuen eta Gasteizko taldearen puntu gehienak egin zituen. Berria - Kirola 2004-04-01
Erlojuak hamarrak laurden gutxi jo zituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.
Gaueko hamaikak laurden guti ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Zortziak eta laurden jo gabe eta dagoeneko etxeko atariaren parean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Ordubiak laurden gutxi: bazkaltiarrak jaiki eta zein bere eginkizunetara itzultzen dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.
Zazpiak laurden gutxiak arte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.
Zortziak laurden gutxietatik aurrera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.
Hamaikak laurden gutxiagotan iritsi ziren King's Crossera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.
Lau alemanak kanpora atera ziren, gauerdi laurden gutitan, ohi zuten bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
Zoaz Zeldarengana, kalearen bestaldera, eta eros ezazu laurden bat esne irakin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Laurden bat ardorik ez dute tabernan ematen, palanka-botatze on baten edo ezpata-kosk on baten truke. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.
Buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez. Arraina zegoenetan, olioa ere ematen ziguten, ontza eta erdi bakoitzari, eta ozpina ere egunero, laurden bana. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Londresen, 1929ko ekainaren hasiera aldera, Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.
Ogi apur bat, txokolatea, gazta laurden bat. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.
Mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurden hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.
Orri laurden bat zegoen mahai gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Mende-laurden batean, bi nazio horiek munduko herrialde boteretsuenak bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Moskoe-strömgo zurrunbiloa milia laurden bat aurrerago zegoen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.
Ertzeko zintarria metro laurden zen gora. Elizen arteko biblia Ez 43,13
Libra laurden bat te eta bi libra azukre erostera irtetea erabaki zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Gabonetarako libra laurden bat gurin gehiago emango zaiola bakoitzari. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.
Zor dizkidazu bost penny-laurden. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.
Bi diesi edo tonu-laurden. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Estatu Batuetako Federal Reserve Board erakundeak interbentzio-tasa puntu-laurden bat jaistea erabaki zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Bihar egingo da final-laurden eta finalerdietako zozketa. Berria - Kirola 2006-03-09
-Ordu laurden bat galdu diat lehen ere hire bila. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.
Ordu-laurden bat ere ezin geldirik egon. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
Ordu laurden bat geroago tabernako nagusiarekin irten zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.
Ixteko ordu laurdena doi falta zela iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.
Ordu laurden baino gehiagoko azterketa zehatzaren ondotik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Egurra mozten egon den ordu laurdenean ez dugu hitz bat bera ere esan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.
Beti bezala, hiru ordu laurdeneko bidaia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.
Handik ordu laurdenera, neskamea lasterka agertu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.
bederatziak eta laurden (5); bederatziak laurden gutxi (4); bi final laurden (5); biak eta laurden (5); bostak eta laurden (5); duela mende laurden (18); eguerdi laurden gutitan (6); final laurden (12); finala laurden hau (7); hamabiak eta laurden (4); hamaikak eta laurden (6); hamaikak laurden gutxi (7); hamarrak laurden gutxi (5); hiru laurden (61); hiru laurden iraun (8); hiru ordu laurden (41); hiru oren laurden (4); hirurak eta laurden (5); laurak laurden gutxi (5); laurden gutitan (6); mende laurden (63); mende laurden bat (24); mende laurden batez (5); mende laurden honetan (4); ordu eta laurden (11); ordu laurden (256); ordu laurden barru (5); ordu laurden beranduago (5); ordu laurden eman (4); ordu laurden eskas (4); ordu laurden falta (5); ordu laurden geroago (15); ordu laurden inguru (12); ordu laurden lehenago (13); oren laurden (46); puntu laurden (21); puntu laurden bat (4); puntu laurden igo (7); seiak eta laurden (5); seiak laurden gutxi (7); zazpiak eta laurden (5); zortziak eta laurden (6); zortziak laurden gutxi (5); zortziak laurden gutxiago (4); zortziak laurden gutxiagotan (5)
azken laurdena (14); azken ordu laurdena (5); final laurdena (23); finala laurdena (15); hirugarren laurdena (10); laurdena bete (10); laurdena beteta (4); laurdena bukatu (4); laurdena falta (7); laurdena falta zela (5); laurdena igaro (4); lehen laurdena (15); mende laurdena (37); ordu laurdena (46); ordu laurdena falta (4); oren laurdena (13); pintatutako laurdena erakusten (4); torneoko final laurdena (4)
bi final laurdenak (8); bi finala laurdenak (4); euroligako final laurdenak (4); final laurdenak (185); final laurdenak jokatzeko (13); finala laurdenak (62); harmailen hiru laurdenak (7); hiru laurdenak (83); hiru laurdenak bete (14); hiru laurdenak beteta (11); kopa final laurdenak (5); kopako final laurdenak (28); lehen final laurdenak (4); txapelketako final laurdenak (4); zigorraren hiru laurdenak (21)
azken laurdenaren (7); bigarren laurdenaren (4); hirugarren laurdenaren (9); lehen laurdenaren (6)
azken laurdenean (55); azken mende laurdenean (4); azken ordu laurdenean (7); azken oren laurdenean (4); bigarren laurdenean (37); final laurdenean (10); finala laurdenean (10); hirugarren laurdenean (54); laugarren laurdenean (9); lehen final laurdenean (4); lehen laurdenean (56); lehen ordu laurdenean (5); mende laurdenean (9); mendearen azken laurdenean (5); ordu laurdenean (27); oren laurdenean (9)
hiru laurdenek (18)
azken laurdeneko (7); final laurdeneko (13); hiru laurdeneko (20); hiru ordu laurdeneko (8); mende laurdeneko (4); ordu eta laurdeneko (6); ordu laurdeneko (27)
final laurdenen (7); finala laurdenen (5); hiru laurdenen (9); hiru laurdenen buruan (5)
azken laurdenera (11); handik ordu laurdenera (7)
ordu laurdenero (5)
final laurdenetako (285); final laurdenetako joanekoan (6); final laurdenetako kanporaketa (38); final laurdenetako partida (24); final laurdenetako zozketa (6); hiru laurdenetako (15); hiru laurdenetako lerroan (6); kopako final laurdenetako (31); ligako final laurdenetako (14); torneoko final laurdenetako (6); txapelketako final laurdenetako (23)
azken bi laurdenetan (5); bederatziak eta laurdenetan (4); euroligako final laurdenetan (4); final laurdenetan (272); final laurdenetan jokatu (5); final laurdenetan sartu (7); final laurdenetan sartzeko (9); finala laurdenetan (56); hiru laurdenetan (12); kopako final laurdenetan (27); lehen bi laurdenetan (5); ligako final laurdenetan (8); seiak eta laurdenetan (4); txapelketako final laurdenetan (8); zortziak eta laurdenetan (7)
final laurdenetara (90); final laurdenetara iritsi (9); final laurdenetara sailkatu (4); final laurdenetara sartu (9); final laurdenetara sartzeko (9); kopako final laurdenetara (6)
final laurdenetarako (96); final laurdenetarako sailkatu (20); final laurdenetarako txartela (21); kopako final laurdenetarako (6); nbako final laurdenetarako (5); txapelketako final laurdenetarako (8)
final laurdenetatik at (9); final laurdenetatik kanpo (8)
hiru laurdenez (10); hiru ordu laurdenez (7); hiru oren laurdenez (9); ordu laurdenez (13); oren laurdenez (9)