Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herbie Hancock piano jotzaileak eta Wayne Shorter saxo jotzaileak distira berezia ematen diote laukoteari. Berria - Kultura 2004-07-13
Coltraneren laukote mitikoko bateria jotzailea. Berria - Kultura 2004-05-20
Quatuor Debussy laukote famatua. Herria 2004-12-09
Laukotean, beren artean zegoen maila gorde zuten: Egeak biolontxeloa jotzen zuen, Circek lehen biolina, Safok bigarrena, eta Virgiliak biola. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.
Laukotearen aberasgarri, Etxepareko Jason etorri zen Arbideko musika eskolan ikasteko baliatzen zuen biolina kokospean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Gau batez jo zuen laukoteak zamaketarien aurrean, gau luze, gau bero batez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.
Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol Schultzen omenez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.
U2 beti izan da talde ideologikoa, gurutzada politiko eta erlijiosoa abiatu duen laukotea. Berria - Harian 2005-08-09
The Magnetic Fields laukotearen pop sinfonikoa entzuteko parada. Berria - Kultura 2004-10-21
Laukotearen testamentu musikala izango zena grabatu zuten: Spasms of Pleasure. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Itziar, pandero-jole berriaren maitale platonikoa, atearen ondotik laukoteari begira, liluraturik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 85. orr.
· Laukotea ahots, zanfona, karamilo eta lautez osatua zegoen. Berria - Kultura 2004-08-08
Haren laguntzaz jazz laukote bilbotarra orain artean jorratu gabeko esparruan murgildu da. Berria - Kultura 2006-03-30
Musikari laukote berria, bere onenak ematen; ni, haien zarata etsipenez aguantatzen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 85. orr.
Etsaien adorea apaltzeko, haien morala beheratzeko, haien espiritua zirtziltzeko, musika-laukoteak, hari-laukoteak, antolatu nahi zituela frontean bertan, etsaiengandik gertu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.
Ganbarako musikaren moda zabaldu zenean, lau emakumeek […] hari-laukotea osatzea erabaki zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.
Inguruetako laukote bikainena osatua zuten, garai batean, Pello, Erramun, Alustizako Miel eta laurek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.
Laukotea, patxadaz ibiliz, barraren parera heldu zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 103. orr.
Gure laukote hartan bazen bat [...] neskekin tratatzeko eta haiekin hizpidean sartzeko erraztasun pixka bat zeukana. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.
Beata laukoteak ondotik urrunduz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Handik gutxira, laukoteak erabaki zuen musika-talde bat sortzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.
Atenasen brontzezko domina leporatu zuten laukotetik hiruk parte hartu zuten Bordelen: Sergi Escobar eta Carles Torrent kataluniarrek eta Carlos Castaño espainiarrak. Berria - Kirola 2006-04-16
Kataluniak [...] laukote indartsua aurkeztuko du: Romero, Mageme, Fluvia eta Granados. Berria - Kirola 2004-12-09
Laukote batek bereganatzen du garrantzia Maccabiren jokoan: Parker, Solomon, Baston eta Vujcicen artean 55 puntu sartu dituzte batez beste Euroligan. Berria - Kirola 2006-04-14
Baigorriko atzelaria izan zen laukoteko pilotari onena. Berria - Kirola 2004-09-17
Egun horretan bertan, Londresen elkartuko dira Laukotea osatzen duten Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Europako Batasuna eta Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak. herria¬
Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak osatzen duten Laukote honek moldatutako bake prozesuak aurreikusten du estatu palestinar bat eratuko dela [...] Gazako lurraldean eta Zisjordanian. herria¬
Horrela zuzendu zaie Laukoteko kideei (AEB, NBE, Europako Batasuna eta Errusia) Ismail Hania, Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroa. herria¬
Laukoteak (NBE, AEB, Brusela eta Mosku) PANi esan zion Israelen izaera eta aurreko akordioak onartu, eta indarkeriari uko egin beharko ziola «nazioarteko laguntza jasotzen segitzeko». herria¬
Laukoteak diru laguntza emango dio PANi, hauteskundeak egiteko. Berria - Mundua 2004-11-24
Israelek uko egin dio Laukotearen ordezkariekin bakeaz hitz egiteari. Berria - Mundua 2004-07-08
Espainiako Kongresuan bozkatuko dutena ez da bakarrik PSOEk eta CiUk hitzartutakoa, «aurretik PSOEren eta Kataluniako laukotearen artean egindako bileretan erabakitakoaren ondorioa da». Berria - Mundua 2006-03-19
Argi daukat hainbat idazlek egundoko eragina izan dutela niregan: bata da Gustave Flaubert-en Madame Bovary; bestea, Lawrence Durrell-en Cuarteto de Alejandría eta, batez ere, laukote horretako Justine nobela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 191. orr.
Jogurt laukote bat hartu zuen eskuetan, pentsakor. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 161. orr.
Haydnenen laukote bat da, Hegatxabala gisa ezagunagoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.
Mozartekin hasi ziren, Milan Laukoteari ekinez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.
Orduan aipatu zion lehen aldiz Schuberten "Neskatxa eta herioa" biolin-laukotea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.
Hari-laukotearen allegroari ekin zioten, gogoz eta kemenez ekin ere. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Gonbidatzaileak alemanak baziren, Beethoven jotzen zuten, Beethovenen hari-laukoteren bat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.
Smetanaren doinuak jotzen zituen, Nire bizitzari buruzkoa izena duen hari-laukotea, esaterako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Beethovenen Harpak izeneko soka laukotea, oso tristea ausaz, lau mugimenduetatik bi adagioak baitira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.
hari laukote (6); jazz laukote (3); laukote bat (14)
hari laukotea (6); laukotea osatu zuen (3); laukotea osatzen (6); osatzen dute laukotea (4)
laukoteko kideei (3); laukoteko onena (3); laukoteko ordezkariak (3)