Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etekinak laukoiztu egingo lirateke eta zor guztiak kitatzeko aukera izango luke. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.
1950-2001 artean biztanleria ia bikoiztu egin da; etxebizitzen kopurua, berriz, ia laukoiztu. Berria - Harian 2006-04-08
Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen Yom Kippur-eko gerraren ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Izan ere, hau egin zuela eta bestea ez zuela egin, esamesek laukoiztu egiten zuten berez oparoa zen errealitatea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.
1973ko urriaren eta 1974ko urtarrilaren artean petrolioaren prezioa laukoizteak eragindako krisiaren ondorioz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Ezin duk gehiago; ihes egiten duk, arreta galdu duk, heure buruari esaten diok Bizantzio dela hori, heure dirua hirukoizten ari dela; laukoiztu, hamarkoiztu, ehunkoiztu, milioikoztu, miliarkoiztu egingo dela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.