Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bion artean, atexkaren laukizuzen beltza zabaltzen zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 75. orr.
Zutikako laukizuzen estu bat -trenbideak zuzenak direlako seinalea-, laukizuzen etzan bat -trenbideak bihurgunea duelako seinalea-. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
Santa Cecilia karrikaren plaka argazkigailuan hartu dut: lauki zuzen bat, mosaiko urdinak inguratua eta eskuin, goian, itze hori bat dirudiena, maskorra. Laukizuzen ia perfektu bat, angelu zuzenetan elkar ebakitzen zuten kale nagusiz zeharkatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.
Hura agertu arte, ezin izan ziren egin irudi lerrozuzenen koadraturak baizik: laukizuzenarena, paralelogramoarena, trapezioarena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.
Integrala: laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura, zeinaren azalera osoa irudiaren azalera baita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.
Begi grisek ez zituzten bide bazterreko etxe laukizuzen haiek ezagutzen, ezta balkoitik balkoira oihuka ari ziren emakumeak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.
Herrixkako etxebizitza laukizuzenak bereziak dira, hirigintza aldetik. Berria - Kultura 2004-04-08
Italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Sasi-arrastoa zen apurtuta zegoelako eta ezin zelako jakin apurtu baino lehen paper karratua izan zen, edo laukizuzena izan zen, edo triangularra izan zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.
Besteak hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak ziren, karratuago batzuk, laukizuzenago besteak. «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.