Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laukitu, lauki(tu), laukitzen 1 du ad laukietan zatitu.

Oraindik laukitua izan ez den lur baten gainetik eta aurrez ikusteko zaila den helmuga baterantz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.

· irud/hed Andy Warholek bezala, prentsako irudiak hartzen ditu Thomas Demandek ere, laukitutako errealitateak.  Berria - Kultura   2006-04-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Kirika eginez baso barren hartara non argi-itzalek den-dena laukitu eta forma guztiak itxuragabetzen baitituzte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Puntu batek plano laukituan duen lekua haren izena izango da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Ume zintzoentzako jolasa, eta ez zen garestia: bi arkatz, bi goma, eta bi orri, baina ez edozein, laukituak baizik!, eskolako koadernoetatik kenduak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Astronomia laukitu guztietan zehar distiratzen duen zerura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus