Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laukitasun iz lauki izateko nolakotasuna.
Gauzak hola, hainbeste atal errepikaturik daudenez, denborak galdu egiten du bere laukitasuna; irabazi egiten du, aldiz, zirkulartasunean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.
Begirada altxatu nuen eta azkenean ulertu nuen zirkulu harrigarri haren laukitasuna zertan zen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.
Lautasunak, laukitasunak, eskuadrarekin ebakitako bizi-uste batek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.