Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laugarren oharra. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.
Hogeta laugarren kapitulua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Bere bizitzako laugarren hamarraldi hasi berria ospatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.
Berrogeita laugarren solairuko komunetan eman nuen eguna. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.
Laugarren dimentsioko lekuren batean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 85. orr.
Gustav Mahlerren laugarren sinfonia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.
Laugarren egunean Sena ibaiko uretan aurkitu zen gorpua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.
Laugarren laguna falta baitzuten musean ari ahal izaiteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Laugarren erreinu bat ere izango da, burdina bezain gogorra. Elizen arteko biblia Dn 2,40
Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: "zatoz". Elizen arteko biblia Ap 6,7
Epifania ondoko laugarren igandea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
Salomonen erregealdiko laugarren urteko Ziu hilean. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,37
Europako gramatikek laugarren proportzionalarekin egiten dute lan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.
Hau da hautatzen dudan laugarren eta azken hitza. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 88. orr.
Laugarren aldiz ene bizian, zurtz gelditu nintzen, Orthezeko oihan beltzean abandonatuta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.
-Ba, nik lau gizon ikusten ditut, suaren erdian libre dabiltzala; ez die suak kalterik egin, eta laugarrenak aingerua dirudi. Elizen arteko biblia Dn 3,25
Lehenengo lerroa, bigarrena eta laugarrena elkarri lotuta zeuden: errimatuta behar zuten; hirugarrena, berriz, librea zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.
Hurrengo urtean -karrerako laugarrena- bazen ikasleei, Andres Hurtadori batez ere, jakin-mina pizten zien gai bat: Jose de Letamendi jaunaren irakasgaia Batxilerreko laugarrena elkarrekin egin genuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.
Aurten laugarrena amaituko dugu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 335. orr.
Batek egunkari orriak ekartzen ditu, besteak patatak zuritzeko tresnak [...], hurrenak patatak, eta laugarrenak ura. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.
Badu, gainera, hiru ardatzak biltzen dituen laugarren bat: lurraldetasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.
Hirugarren interpretazio horri (errefusaezina baiteritzot) ez dakit ausart naitekeen laugarren bat gaineratzera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.
Igandez jendartean beste emakume batekin agertu zen, gero hirugarren batekin, eta azkenean laugarren batekin ezkondu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.
Finalerdiak jokatuko dira datozen ortzirale eta larunbatean: Stade Français lehena Tolosa laugarrenaren kontra ortziralean eta Miarritze bigarrena Bourgoin hirugarrenaren kontra larunbatean. Herria 2005-06-02
Ze kurtsotakoa nintzen, eta laugarrenekoa esan nuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Hirugarren internazionalekoek, laugarrenekoek, maoistek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.
Bi ikastegi horietako laugarreneko 53 ikaslek. Herria 2001-06-28
Zortzi seme-alabetatik laugarrena nintzen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.
Nire ilarako laugarrena nintzen gaur goizean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 46. orr.
Sei senidetan laugarrena zen Antonio. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.
· Zuberotarrak ziren haietarik hiru, eta lapurtarra laugarrena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 31. orr.
Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen. Elizen arteko biblia Ap 4,7
Oriotarrek irabazi zuten estropada eta zarauztarrak, laugarren zetozenak, bigarren sartu ziren. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.
Hormadik laugarren amaitzeko aukera du. Berria - Kirola 2004-03-09
Cases-en multzoa laugarren dugu sailkapenean. Herria 2001-05-17
Sailkapenean Baiona laugarren da. Herria 2003-02-13
Ingelesak laugarren dira ligan, bost punturekin. Berria - Kirola 2004-09-14
Sailkapenean laugarren dira, lehenetik bi tantotara. Herria 2002-11-14
Mulhouse laugarren da sailkapenean 25 punturekin. Berria - Kirola 2004-12-21
Iaz laugarren izan zen 600 eta 680 kiloko finaletan. Berria - Kirola 2006-01-13
Luzaz laugarren egonik, hirugarren alkirat hupatu da beraz ederki. Herria 2001-08-02
Mantzisidor izan zen laugarren. Berria - Kirola 2004-07-25
Errenteriako Sustapen-Beraun laugarren sailkatu da, Orvinak adina punturekin. Berria - Kirola 2004-03-17
Laugarren bukatu du Tauk Euroligako lehen ligaxka. Berria - Kirola 2004-02-19
Pierre Grenade, Jakes Abeberry eta Mixel Gimon dira hiru lehenak, Juliette Seguela laugarren, Max Brisson bosgarren izanen da eta Mixel Veunac seigarren. Herria 2001-02-01
Genêts laugarren futbolean. Herria 2001-05-17
Barrichello atzerago oraingoan, laugarren, pneumatiko eta geldialdi estrategia desberdinaren ondorioz. Berria - Kirola 2004-03-23
Laugarren, hain jabetuak daude pobretasun gorenaren tituluaz, non apenas iristen diren janari eta jantziari dagozkien premiarik beharrezkoenak asetzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Laugarren, erabaki dut teologoen dotrinak inon ez eztabaidatzea, herritarren obedientzia ezabatu eta Estatuaren sendotasuna hondeatu nahi dituztenak izan ezik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.
Elortzak laugarrenez jantzi du txapela. Berria - Kultura 2004-12-21
Miarritzek laugarrenez galdu du Top 16an. Berria - Kirola 2004-11-06
Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien. Elizen arteko biblia Jos 19,17
Lege musulmanaren arabera, senar batek emaztea hiru bider arbuiatzen baldin badu, eta, hala ere, berriro damutu, eta laugarrenez harekin ezkondu nahi izango balu, emakumeak lehenago beste gizon batekin ezkondu behar luke, eta gizon horrek berriro arbuiatu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 177. orr.
'Heriotzaren multzoa' deitu diote laugarrengoari: izen handiko hiru taldeetako bat etxera itzuliko da. Berria - Kirola 2004-06-11
Hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak. Elizen arteko biblia Za 6,3
Aurten, laugarrengoz, Europako Kross txapelduna izatea lortu du. Berria - Kirola 2004-01-04
Kopako finalerdietan sartu da Alaves, bere historian laugarrengoz. Berria - Kirola 2004-01-29
Hots, lehenik, bekatuen gogoratze eta kontenplatzearekin; bigarrenik, Kristo gure Jaunaren bizitzarekin Erramu eguna arte, hau barne; hirugarrenik, Kristo gure Jaunaren nekaldiarekin; laugarrenik, Pazko eta Igokundearekin, otoitz egiteko hiru modu ezartzen ditugularik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.
Ondoren maitasun estua dator, eta laugarrenik zoramenezkoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Laugarrenik, horri esker Jainkoak zuzenean eta naturalki ematen dio gizaki bakoitzari, bere biziaren eta gorputzaren zaintzekoa, hutsik gabeko geriza bermatuz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.
Laugarrenik dator zerbitzariak izendatzeko, elizako irabaziak eta karguak banatzeko boterea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.
berrogeita laugarren (17); berrogeita laugarren solairuko (8); bigarren eta laugarren (6); denboraldiko laugarren (9); erregealdiko laugarren (8); erregealdiko laugarren urtean (6); errekopako laugarren (6); espainiako konstituzioaren laugarren (7); etxeko laugarren (6); europako errekopako laugarren (5); hilabeteko laugarren (6); hirugarren edo laugarren (22); hirugarren eta laugarren (71); hogeita laugarren (8); itzuliko laugarren (10); konstituzioaren laugarren (12); konstituzioaren laugarren xedapen (10); kopako laugarren (6); kristau aroko laugarren (6)
laugarren aldia (20); laugarren aldia da (6); laugarren aldia du (5); laugarren aldikotz (23); laugarren aldiz (43); laugarren atala (14); laugarren belaunaldiraino (11); laugarren da (19); laugarren dira (9); laugarren diskoa (11); laugarren edizioa (5); laugarren edo bosgarren (7); laugarren eguna (13); laugarren egunean (32); laugarren eguneko (6); laugarren egunez (8); laugarren entsegua (7); laugarren eta azken (23); laugarren eta bosgarren (15); laugarren etapa (41); laugarren etapako (6); laugarren etapan (19); laugarren finala (11); laugarren garaipena (33); laugarren garaipena lortu (16); laugarren geratu (8); laugarren greba (7); laugarren greba eguna (6); laugarren hanka (7); laugarren hiruhilekoan (6); laugarren igandea (9); laugarren izan (37); laugarren izan zen (27); laugarren jardunaldia (18); laugarren jardunaldian (11); laugarren jardunaldiko (13); laugarren kanporaketa (7); laugarren kanporaketan (6); laugarren kapitulua (17); laugarren larunbatean (6); laugarren laurdenean (9); laugarren lerroan (7); laugarren liburua (8); laugarren liburuan (7); laugarren maila (5); laugarren mailako (24); laugarren mailan (11); laugarren minutuan (6); laugarren multzoan (7); laugarren mundua (5); laugarren partea (6); laugarren partida (46); laugarren partida galdu (12); laugarren partida irabazi (9); laugarren postu (5); laugarren postua (51); laugarren postuak (8); laugarren postuan (66); laugarren postuan da (6); laugarren postuan dago (5); laugarren postuan sailkatu (13); laugarren postuari (7); laugarren posturako (5); laugarren postutik (6); laugarren proba (11); laugarren proportzionalaren (5); laugarren sailkatu (27); laugarren sailkatua (6); laugarren saioa (14); laugarren saioan (6); laugarren solairuan (14); laugarren solairuko (19); laugarren solairura (7); laugarren tokian (7); laugarren txapela (6); laugarren urtea (17); laugarren urtean (15); laugarren urteko (6); laugarren urtez (17); laugarren xedapen (23); laugarren xedapen iragankorra (16); laugarren xedapena (11); laugarren xedapenak (5); laugarren xedapenean (5); laugarren zatia (5)
ligako laugarren (22); ligako laugarren partida (5); mahlerren laugarren (6); munduko laugarren (12); sailkapenean laugarren (6); sailkapeneko laugarren (7); torneoko laugarren (6); txapelketako laugarren (12)