Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laudatu, lauda, laudatzen (orobat laidatu g.er. eta laudotu g.er.) 1 du ad goratu, goraipatu. ik goretsi.

Edozein egokieratan, lehorreko taktika mesprezatzen eta itsasokoa laudatzen hasi zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

Hark veneziarren zuhurtzia laudatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak dira, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Ezagutzen dut laudatutako idazlearen irribarre eztia, gutxietsi nuen idazlearen begiradako altzairu zorrotza ezagutzen dudan bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

Ez naute laudatu, ez maiseatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Gaizkileak zigortzeko eta ongileak laudatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Morse andreak gogotik eta bihotz-bihotzez laudatu zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

Belaunaldiz belaunaldi gorazarre kantu hilezkorrez laudatuko diren legeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Hitz horiek Jainkoari buruzkoak (handietsia eta laudatua izan bedi!) direla kontsideratzean negar eraginez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Egun hartan ikasi nuen errazagoa dela inor laidotzea, laudatzea baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Munduko Bankuko Daly eta Goodland ekonomilariek azpimarratu dutenez, erabat hausten du nazioarteko merkataritzan merkatu askearen teoria edo eredu laudatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Nahiz eta bere Tolosa laudatua behin eta berriz goraipatu, zazpi urtez goiti baziren Bilbon bizi zela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laudorio handiekin lauda (3)

laudatuenetakoa bihurtu (4)

biziki laudatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus