Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laudano iz opioz prestaturiko sendagai lasaigarria.
Siddal laudano gaindosi bat hartuta hil zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.
Laudanoa opio zukua da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.
Laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 166. orr.
1872an, Rossetti bere burua hiltzen saiatu zen, emazteak bezala, laudano flasko bat irentsiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.