Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ezin lauagoa izan, ezin zabalagoa -30 kilometroraino-, ezin sakonagoa -70 metroraino-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Begi-bistara laua zirudiena biribil izan zitekeela. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.
Lur lauaren gainean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.
Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Ibar lau bat muino artean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Nireak, behinik behin, basamortu lau bat; eta han urrutian, haitz bat, zut. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.
Kartoi laua hartu eta kaxa bihurtu, behin eta berriro. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Perrettek ekarria zion kuxin lau berria ez zeukan oraindik bere moldera egina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.
Laranja-koloreko praka lasaiak eta lastozko kapela laua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Bidea laua zen, baina bihurri-bihurria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.
Adats hori-luzea dauka, orain kizkurbidean, orain laua eta eroria. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.
Aurrenik, geometria laua; ondoren, zenbakien teoria; azkenik, espazioko geometria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.
Sabelaren diametroa murriztuz doa abdomen laua izan arte. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.
Luis Alberdi entzefalograma laua emango luketen horietakoa zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.
Horregatik ez da esaten "zerua esferikoa da" esaldia ederra dela, ez eta "lurra laua da" itsusia denik ere, baina bai bata egiazkoa eta bestea faltsua dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Haren aurrean, fruitu merkeak, gereziak, aranak, marrubiak, pilaturik zeuden paperez apaindutako otarre lauetan.· Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.
Horri sabela ipurmasailetara erori zaion, hago ziur; lisa burdina bezain laua dun eta... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.
Istorio sinpleak, pertsonaia lauak, psikologia tolesgabeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Gizonak sinpleak, lauak eta ganbararik gabekoak direla esan izan duzu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.
Gizonak lauak, soilak eta lapitzaren mekanismoa baino sinpleagoak direla diozu liburuan. Berria - Kultura 2006-04-30
Hizkera lau eta konkretua erabiltzen zuen kulturarik gabeko jendeari predikatzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.
Hitz lau eta argiz azaltzen ditu bere datuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
-Ni aspertu nauk -esaten du gonbidatuak, inolako intonazio berezirik gabe, ahots lauz-. Pentsatzen nuen -aitortzen du, hitz soil eta lauez, Imrek- seguru aski zerbait abantaila atera ahalko nuela, lizeoan ikasi egin bainuen pixka bat beraien hizkuntza. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 116. orr.
Ez da hor ñabardurarik, eta erregistro bat bakarra erabiltzen dugu, laua, burkanda eta elakarik gabea, kolorerik gabea, hila. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Mundu aspergarri lauari erliebea ematea bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Hala gertatu zuan -esaten du bestela bezala, tonu lauan, ia aspergarrian-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.
Kantariaren bizitza ez zen laua izan, inondik ere. Berria - Kultura 2006-02-03
Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Hitz-lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurki baitaitezke obran. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.
Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.
Orain eta hemen dugun mina eta zikina eman digu Otamendik, hitz lau doi, dotore eta ederraz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.
Hain bitxi politak baitzerizkion haren hitz lauaren garbiari eta arrazoi-bide bihurriari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Hurrena, Budurri bere amodioa eta zorabioa azaldu zion, nola hitz lauan hala hitz neurtuan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.
Antanaklasiaren beste adibide batzuk datoz orain, hitz lauz eta hitz neurtuz. Poesiara zein hitz lauzko lanetara. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 83. orr.
Hitz lauzko nahiz neurtuzko ateraldi zorrotza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.
Herrialde lau-laua da, mendirik eta ibai handirik gabekoa. Berria - Kultura 2004-11-30
Hemengoak, luxuzko zur sendoz eginak ziren, eta oliba-berdezko belusez estalita zeuden; eta lau-lauak zituzten bizkarrak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.
· Haren azal luze izoztua lau-lau zabaltzen zen haran barrenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Lau-lau berdindu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Junturak egon daitezen elkarren artean lau-lau jarrita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Lurralde osoa lau-lau egingo da, Gebatik Rimoneraino. Elizen arteko biblia Za 14,10
Eskura ditugunak lau-lau eta estilo xumez kontatuko ditugu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.
dena da laua (4); entzefalograma laua (4); erabat laua (3); etapa laua (3); ibilbide laua (3); kilometroko erlojupeko laua (5); lurra laua (3)
etapa lauak (6)
ahots lauz (3); hitz lauz (16); hitz lauz esanda (3)
hitz lauzko (9)