Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askak bi dira, garai bateko latsarri egun lehortu eta sasi-jandakoen antzekoak, hauek urez beteak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Bere itzulian dauzkala latsa harri asko. Herria 2005-09-29
Hiru emaztek egiten dute gobada latsarrian, belaunetaraino uretan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.
Oraindik ere bidea utzi gabe, aldaparen erdian, gaztelua, bere garita eta bere zentinela iraganda, latsarria aurkitu dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.
Tarrapataka jaten nuen, hurrupa usuek hitza gutitzen zidatela, eta besteek ez zutelarik oraino jana, xutitzen nintzen, etxe itzulian ibiltzeko, latsarriko urean oinak sartuko nituela berdin gero, jarri aitzin zubiaren ezpondan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 100. orr.
Gure hiri eta herrietan, zenbat iturri eta latsagi gorderik edo zokoraturik daudenak, nun ez diren suntsituak edo lurperatuak izan! Herria 2004-12-02
Karruntatürik gure latsagia. Herria 2002-09-05
Harresiaz harata, Argaren ertzetan, neska ur bila edo latsarrira zihoala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Louillot-eko latsa harriaren adiskideen kasuan errotak itzulia zentzu onean bururatu du. Herria 2001-09-13