Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, grabatzerakoan, gogoak gidatzen zion besoa, eskua, zizela, latorriaren gainean bere bidea aurki zezan. «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.
Ur apur bat atera zuen latorrizko depositu batetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.
Latorrizko kutxa txiki batetik azken tableta atera zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Latorrizko hamar ontzi handi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.
Abestalde zerutiarrek, bardoz jantzita eta latorrizko botoiekiko txalekoekin, galesera bitxi batez abesten zieten marinelei. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.
Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Eta berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan [...] haren latorrizko durundia gauaren erdian... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.
Gaurko urrea biharko latorria. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.
Honi ere kolpetxoa eman nion eta latorri-hotsa, lehorra, zartagin zaharrarena itzuli zidan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.