Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Keopsen piramidea Gize-n dago, 30°ko latitudean, ipar-hemisferioan; tropikotik gora, gu bezala; askoz beherago, ordea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Epizentroa Lizaoainen izan zuen, Agoitz eta Iruñea artean (42,80 gradu iparreko latitudean eta 1,49 gradu mendebaldeko luzeran). Berria - Euskal Herria 2004-09-19
18 graduko latitudean, hor nonbait... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Hemen Norvegiako kostaldetik gertu gaude, hirurogeita zortzi graduko latitudean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.
Ipar latitudearen 80 gradutan nago. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Jekaterinburgetik aitzina, Irkutskeko bideak latitudeko 55. graduari jarraitzen dio ia paraleloan, baina, Biriusinsk pasata, hego-ekialdera jaisten da nabarmen, eta zeharka ebakitzen du 100. meridianoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.
Gure maparik onenek luzerako ehungarren graduan kokatzen dute Harrizko dorrea, eta latitudeko berrogeigarren gradu inguruan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 355. orr.
Arratsetik goizaldera zerua doi-doia iluntzen zuen urte sasoi hartan eta latitude haietan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Izotz aztarnak aurkitu dituzte [Merkurion] latitude altuetan dauden inguruetako krater eta gerizpeetan. Berria - Gaiak 2004-08-03
Normalean hain latitude baxuetara ez da sartzen haize hotz hau. Berria - Harian 2005-01-25
Lur-azalaren beroaren intentsitatea ere markatzen du latitudeak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.
Errekasto urdin bat, estatu-arteko muga-marra zuzen bat, eta latitude-gradu baten lerroa, zuri hutsaren gainean...! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
ipar latitudeko (3)