Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
latinamerikar izlag latino-amerikarra.
Susmoa zuen ez zela espainiar edo latinamerikar egile batena eta, gainera, beste hizkuntza batean idatzia bazegoen ere, ez zuela gaztelaniazko itzulpenik izango. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 164. orr.
Ez da kasualitatea liburuaren argitalpen asko Robert Damiensen urkamendiaren kontaketarekin etortzea [...] Luiz XV.a aiztoz zauritzeagatik; edota edizio latinamerikarren batean Tupac Amaruren urkamendia agertzea, El Cuzcoko Arma-plazan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.