Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordukoz, zainek ohiko izate apala itzularazia zidaten gerriazpitik, eta horrek erraztu zizkidan latex babestailea eranzteko lanak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio. Latexari eskumutur parean tira egin eta txistu desatsegin bat egin zuen eskularruak, egurraz jabetzen ari den suaren antzekoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Txalekoko patrikatik latexezko eskularru parea atera eta hizketan jarraitu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.
Latexezko goanteak kendu. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.
Gaur eguneko kondoiak, berriz, latexezkoak dira. arrosa koloreko latexezko esferak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.
Seringa arbolatik latexa ateratzen zutenen jazarpena jasan zuten aurrena, eta zur merke bila joan ziren lurjabe handiena gero. Berria - Gaiak 2004-08-20
Amazoniako kautxu-zuhaitzik onena; gogorrena eta latex-emailerik oparoena, aldi berean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.