Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lata2 1 iz teilatuetan, teilen euskarri, ipintzen den ohol mehe eta luzea.
Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
2 harrizko atal luze, lau eta mehea.
Hilobi gaineko latan zeuden lore idortuak bazterrera bota eta ekarritako arrosa gorriak jartzeko ur berriaren bila joan zen. Labartzaz bestaldean, Izarteko lata beldurgarriaren erditsuan, mugitu ezinean gertatu nintzen arrastiri batez itsasora begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.
Lata berdin beldurgarri honetan, zulorik ez, heldulekurik ez, tarterik edo arraildurarik bat ere ez! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.
Esku ahurraz har-lata ukitu nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.