Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguneko bost kilometroko lastertasunean, landetan zehar ehun kilometro aurrerago doazen tankeen, eta orduko seiehun kilometroko lastertasunean ibiltzen diren hegazkinen ihesi. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.
Orduko bostehun eta hogeita hamar kilometroko lastertasunean goaz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
Zinema harraldien lastertasuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Orduko bederatziehuneko lastertasunean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.
Ahoskorden dardararen lastertasunak baldintzatzen du hotsaren maiztasuna. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.
Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.
Gabik ederki gozatu du bide guztian, anaiak lastertasuna biziagotu duenean batez ere. «Bizia lo», 2003 - 86. orr.
Ezinbestekoa da denok norabide berean ibiltzea, baina ez, nahitaez, denok lastertasun berean ibiltzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.
Lauhazka doan zaldiaren lastertasunean abiatu izan balitz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.
Autoa lastertasun bizian zihoan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 285. orr.
Lastertasun handiko kalkulagailua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Trenak lastertasun handiegia hartu zuenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 91. orr.
Gizarte-aldaketaren lastertasun azeleratua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 368. orr.
Nora garamatza lastertasun itsuko tren honek? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 193. orr.
Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Orain lastertasun ariketak hasi gara egiten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.
Ondo pasatzen zuen lastertasun-txapelketak egiten makinaren kontra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.
· Efekto hori saihesteagatik jaso da, hain zuzen, proiekzio-lastertasuna [...], lehenik segundoko 12 iruditik 16 iruditara, eta gero poliki-poliki 24 iruditaraino. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
lastertasun berean (3); lastertasun bizian (3); lastertasun handiko (3)