Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perkak azken lasterraldi amorratu bati ekin zion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.
Abdominalak, lasterraldiak, halterofilia-zirkuituak, judo eta norberaren defentsarako ariketak. Berria - Kultura 2004-08-22
Lasterraldiak gorritua heldu nintzen, hatsa nekez hartzen nuela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Han etorri da Maggie, lasterraldiak eta zirrarak arnaslarriturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.
Nabarrenkoxera agertu aitzin, lauretan hogei legoako lasterraldia egina zuen Montgommeryk, Tarn ibaiaren ertzetik gure artera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.
Bere hanka mengel eta dardartiek ezingo zuketen lasterraldi luzerik jasan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 242. orr.
Zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena -bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik- galtzaile gertatzen baita hondarrean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.
Larunbat goizean, lasterraldiak karriketan. Herria 2003-06-19
20 kilometra luzeko lasterraldia da, maratoi erdi baten heinekoa nunbait han, biderditan patar koxkor batekin. Herria 2004-11-18
Igandean, lasterraldia Pausutik Donostiarat. Herria 2003-11-06
Igandean, Azkainen, Larrun kaskorateko lasterraldia goizean. Herria 2004-07-05
Beti bezala, Olinpi jokoen saila bururatu da maratoi deitu lasterraldi luzearekin. Herria 2004-09-02
Txingudi Korrika deitu lasterraldia. Herria 2003-03-06
Erbia herrenago ibili da, baina hurrengo lasterraldi txandari ekiteko pronto da bera ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.
3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Route du Rhum bela ontzi lasterraldian. Herria 2002-10-10
Zaldi-lasterraldi bateko tarteaz urrun egon behar zuela beti itsasertzetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.
-Arratsalde honetako kanoa lasterraldia, nola? Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
"Entzierro" delako zezen lasterraldiek. Herria 2004-07-15
Ikerketaren lasterraldi honetan hausnarketa meta-zientifikoek (hots, etikak) zer esan gutxi dute. Berria - Gaiak 2006-01-26
Zientzia lasterraldi bizian ari da. Berria - Gaiak 2006-01-26
Estatutu zatikatzaileen lasterraldia bukatu da. Berria - Euskal Herria 2004-05-23