Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lasterragotu, lasterrago(tu), lasterragotzen 1 da/du ad lasterrago bihurtu.

Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Estatuaren baliabideen fiskalizazioa, XII. mendean abiaturik, lasterragotu egin zen XIV. mendean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

1990eko hamarraldiaren bukaeran hazkundea lasterragotu egin zen, eta horri esker bazterketa-fenomeno horiek, partez, desagertu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Garai hartan, berriz ere, zentralizazio politikoaren prozesua lasterragotu egin zen, nazioarteko krisi handi bat zela-eta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Usteltzea gorabehera askoren mende dago, eragile batzuek lasterragotu egiten dute eta besteek moteltzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Haragia desegiten, gorputz hezeak blaitzen, dena usteltzen duen giro honetan; bizitzaren gehiegiaz heriotza lasterragotzen duen giro honetan, [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Nazioari kanpotik etorririko nahasmendu batek nazio horren hizkuntzaren bilakaera lasterragotzen badu, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hazkunde lasterragotu hori aurkitzen da halaber nazioarteko zuzeneko inbertsioen stocketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus