Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Plazerez hantu zitzaion bihotza eta amarengana lasterkatu zen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.
Kopetan bazerion izerdia esku-gibelaz xukatzen zuen eta ogi-ehaiteko makina zaharraren maldara lasterkatzen zen, lana ez baitzen egundainokoan bukatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Tanta bat bisaian beheiti lasterkatu zen, errekasto mehe bat eginez nire larruazalean zehar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Bekatu egiten du zezenak zirikatzen edo lasterkatzen dituenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.
Kristau karitatearen eta debozioaren kontra doazela, zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Ohiturak egin omen dezake azkenean etxe-txakurrak ehizan ikastea eta ehizora, alderantziz, erbien lasterkatzetik gelditzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.
Familia anitzek hiria utzi dute, jende zintzoak presondegietan hetsiak izan dira eta Jainkoaren zerbitzariek lasterkatzeak jasaten dituzte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.