Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean, Nihatek sekulako lasterkaldia egin zuen kontraeraso batean eta bere pasea ezinhobe errematatu zuen Kovacevicek buruz. Berria - Kirola 2004-12-23
Berrogeita hamar kilometroko lasterkaldia korritzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Lehen aldikotz muntatua da Everest Challenge 2003 lasterkaldi hori, Everest edo Sagarmatha mendiaren lehen igaitearen 50. urtemuga ospatu nahian. Herria 2003-10-23
Duela gutti, 17 lasterkari arizan dira Vignemaleko lasterkaldi gogorrean (45 km), Cauterets herritik abiaturik. Herria 2004-07-05
Larrungo lasterkaldian, igandean, hirugarren sailkatu da, Ramuntxo Lamothe saratarra. Herria 2002-08-15
Bigarren lasterkaldia, 5 kilometrokoa 10 orenetan abiatuko da eta jazko itzuli bera, Ahizen gaindi, eginen du. Herria 2004-05-13
Lehenik, haurren lasterkaldia (2 km), laburra bainan maldatsua, 35 haurrekin, gehienak Bidarrai berekoak. Herria 2003-05-08
Helduen lasterkaldian (16 km), sekula baino lehiakide gehiago, 192 lasterkarirekin. Herria 2003-05-08
Sekulako garaipena euskal taldearentzat, duela zortzi eguneko Dauphine Libere lasterkaldiko garaipenaren ondotik. Herria 2005-06-23
Hauek egun hortan izan diren lasterkaldi eta kirolaldietan laguntzaile izan dira. Herria 2004-05-27
Munduko mendi lasterkaldi gogorrena, dotzena bat egunetakoa. Herria 2005-04-07
Feria hunen bihotza haatik 16 kilometretako mendi-lasterkaldia izan da, 219 lasterkarirekin, bidexka horietan kasik ehun bat oinezko ere bazabilalarik. Herria 2005-05-05
Uztailaren 28 an abiatuko da Figaro itsas-lasterkaldia, Sables d'Olonnetik. Herria 2003-07-24
Joanden asteburuan iragan den mendi kaskoetako auto lasterkaldian, Patrick Orhategaray gure herritarra da deneri nagusitu, hoberenak gaindituz. Herria 2005-09-08
lasterkaldi gogorra (3); mendi lasterkaldi (6)
euskal trail lasterkaldia (3); kilometrako lasterkaldia (3); mendi lasterkaldia (3)
kilometrako lasterkaldian (3); lasterkaldian parte hartzeko (3)