Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekar ditzatela lastaira bat eta bi tapaki. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Oheak harria bezain gogorrak ziren, eta ez zuten ez lastairarik, ez burkorik. Lastari bat zegoen bazter batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Kuarto handia, bi ohe biki bikientzat, eta, erdian, nire lastaira txukun-txukun jarria, izara urdinak eta tapaki gorrixka. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.
Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Lastairetan etzaten gara. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.
Eta txabolaren lurrezko zoruan jarritako lastaira baten gainean jo zuten hirugarren aldiz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
Artilezko lastairak erostera igotzen ziren ijitoek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.
Lastaira ireki zuen, artilea harrotzeko asmoz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 73. orr.
Bere artalokotsezko lastairetatik jauzi eta lasterka abiatu ziren etxean zehar. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.
Zoko guziak ahal bezain ontsa baliatzen genituen lastairak 4 estaietan, batzuk besteen gainean, lehena lurretik 25 zentimetrotan eta laugarrena teilatuari hurbil. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.