Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lasta 1 iz itsasontziei, baloi aerostatikoei eta kidekoei, egonkortasun handiagoa izateko, jartzen zaien pisua.
Nola lasta itsasora bota ondoren belaontziak branka jaso eta olatuak menperatzen dituen, hala, fede zaharraren zamaz libraturik, aurre egin ahal izan zien ingurukoen ezinikusi, destaina eta zitalkeriei. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.
Lasta mugitu eta brastateko batean aurrerantz joan zen, haizebe aldera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
2 irud/hed
Zama nire gainetik kentzeko, lasta arintzeko, itxitura itogarri hartatik, han bakarrik nire guraso hilekin batean, ihes egin ahal izateko ote zen? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.