Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapatilak erantzi ahala oinazea eta lasaitua nahastu zaizkio; gorriturik dauzka, urratua zauri bihurtzeko zorian.-Hau duk hau lasaitua, Etxabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Ez, eta hi ere ez haut ikusten, hau lasaitua! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 364. orr.
Ekintza on horrek lasaitu handia eman zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.
-Lasaitu ederra eman didazu! -eten zuen emakumeak-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.
Amets munstrotsu eta kontrolaezinek lasaitu bat hartu zuten, Denver hasi zenean haur mamuan kontzentratzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 148. orr.
Harrigarriki, berriak lasaitua ekarri zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.
Erru-ustea kolektibizatzeak dakarren lasaituaz. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.
Nire buruarentzat lasaitu ederra duk -eta hau esanda, lotan geratu zen berriro. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 332. orr.
Lasaitu ederra denontzat! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Lasaitu hark mingain puztuaren min txikiagoa sentitzen utzi zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 119. orr.
Baina gora begiratu, eta lasaitu ederra hartu zuen, horma-erlojuak une horretantxe ordua jotzea erabaki zuela konturaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.
Kontuak kontu, lasaitu ederra hartu nuen irakasle zaharra onik atera zela jakinda. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.
Lasaitu ederra hartuta nengoen ni. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.
Maletak egin eta apartamentua jasotzeko unea iritsi zenean, giroak lasaitu ederra hartu zuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.
Lasaitu itxurak egiten saiatu da senarraren ondoan etzan denean. «Bizia lo», 2003 - 35. orr.
FBIko buruak lasaitu itxura egin bazuen ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.
Lasaitua hartu nuen jakinik malko horiek eragiteko beste hunkitu zutela nire hitzek. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.
Nolabaiteko lasaitua hartu du gaixoak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.
Ezagun du lasaitua hartu duela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 234. orr.
-Esaiozu ezetz, behingoz, eta horrela lasaitua hartuko duzu, gizona. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.
lasaitu bat (6); lasaitu ederra (60); lasaitu ederra hartu (34); lasaitu ederra hartuko (11); lasaitu ederra hartuta (3); lasaitu handia (8); lasaitu handia hartu (3)
halako lasaitua (3); hau lasaitua (3); lasaitua hartu (34); lasaitua hartu zuen (9); lasaitua hartuko (6); lasaitua hartzen (5); nolabaiteko lasaitua (5); nolabaiteko lasaitua hartu (3); nolako lasaitua (4); sekulako lasaitua (9); sekulako lasaitua hartu (6)