Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguna bukatzera zihoan, lasaitasuna handia zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Familiaren berririk iristeak, iristen bada, lasaitasun gutxi ekartzen du, aldez aurretik lasaitasunik ez badago. Fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.
Lasaitasuna hartu zuen Norak, hizketa-gaia desbideratu egiten zela ikusirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.
-Gu ez gara satorrak, Marta -esan zuen Olatzek lasaitasuna galdu duenaren irmotasunez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
Hi, lasaitasuna nahi baduk, hortxe bertan duk parkea. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 40. orr.
Zer nolako gobernu-mota da agintariak bere menpeko bakoitzean etsaia susmatzen duena, eta, lasaitasun publikoaren izenean, hiritarra lasaitasunik gabe utzi beharren aurkitzen dena? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.
Siesta garaiko lasaitasunak baretuta zeuden ostatuko korridore-eskailerak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 119. orr.
Zure lasaitasunerako esango dizut zuk ez duzula zerikusirik ikertzen ari naizen arazoan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Susmoa neukan ez zuela lasaitasunez erantzungo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.
Gure ikerketak lasaitasun osoz egiteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.
Hanka libratu ziotenean, lasaitasunezko hasperena egin zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.
Lasaitasun handia sentitu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.
Zaldien pabiloian lasaitasun handia zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.
Umbertorekin egote hutsak lasaitasun handia ematen zidan, baina zer nekien nik gertatu zenaz? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 257. orr.
Postu berriak lasaitasun handiagoa eman zion. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.
Jira labur hark biharamuneko eginbeharra lasaitasun handiagoz hartzeko balioko zidalakoan nengoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.
Bakardade ukitu bat zuen lasaitasun gozo batek betetzen zuen Egutxi. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.
Bat-batean lasaitasun zoragarri batek hartu ninduen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 53. orr.
Begi eta ezpainei Ekialdeko idoloen aurpegien lasaitasun narkotiko bera darie. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.
Hala ere, lasaitasun arraroa zegoen: ekaitz bortitzaren ondoren barealdian dagoen haran nekatua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.
Lasaitasun harrigarri batek harturik zeukan neskaren barrena, mundutar ikusten baitzuen, bizitzan lehenengo aldiz, bere burua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.
Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.
Lasaitasun-begirada agertu zitzaion aurpegian Templeri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.
Lasaitasun-hasperena egin zuen Yusufek. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 87. orr.
Herrian, nolanahi ere, lasaitasun sentimen bat zegoen, ia isiltasunekoa. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.
Lasaitasun eta atseden une luzeagoak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.
Lasaitasun pixka baten bila. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.
Kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.
Lasaitasun itxura ematen zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 110. orr.
Lasaitasun antzeko bat sentitu nuen bere kirurgialari lana nola egiten zuen ikustean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.
Dolabelly Gak doktoreak uste du satisfakzio termino bat zela, adimen lasaitasun maila gorena adierazten zuena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.
Imajinatzen zuen haren bisaia transzendentala, Michelangeloren harena bezain barea eta harmoniatsua, barne lasaitasun lizun haren irudi metafisikoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
bake eta lasaitasun (6); lasaitasun giroa (4); lasaitasun giroan (3); lasaitasun handia (23); lasaitasun handia eman (6); lasaitasun handia ematen (7); lasaitasun handiagoa (7); lasaitasun handiagoz (9); lasaitasun handiz (9); lasaitasun hasperen (3); lasaitasun hasperen bat (3); lasaitasun ikaragarria (3); lasaitasun itxura (3); lasaitasun mezua (42); lasaitasun mezua helarazi (5); lasaitasun mezua igorri (12); lasaitasun mezua zabaldu (17); lasaitasun mezuak (5); lasaitasun osoz (21); lasaitasun pixka bat (6); lasaitasun publikoa (3); lasaitasun sentsazioa (4)
bakea eta lasaitasuna (3); barne lasaitasuna (4); erabateko lasaitasuna (11); konfiantza eta lasaitasuna (4); lan egiteko lasaitasuna (3); lasaitasuna berreskuratu (5); lasaitasuna ekarri (10); lasaitasuna ekarri zuen (3); lasaitasuna ekarriko (4); lasaitasuna eman (27); lasaitasuna eman digu (3); lasaitasuna eman zion (3); lasaitasuna emanen (3); lasaitasuna emango (9); lasaitasuna ematen (21); lasaitasuna eskatu (32); lasaitasuna eskatu zien (9); lasaitasuna eskatzen (5); lasaitasuna eta konfiantza (6); lasaitasuna eta poza (3); lasaitasuna eta sosegua (3); lasaitasuna falta (6); lasaitasuna falta izan (4); lasaitasuna galdu (9); lasaitasuna hartu (4); lasaitasuna irabazi (3); lasaitasuna izan (6); lasaitasuna izan zen (4); lasaitasuna izango (6); lasaitasuna izatea (4); lasaitasuna izateko (3); lasaitasuna lortu (6); lasaitasuna lortzeko (5); lasaitasuna nagusi (6); lasaitasuna zen nagusi (4); nolabaiteko lasaitasuna (5); zuhurtzia eta lasaitasuna (4)
ematen duen lasaitasunarekin (4)
lasaitasunaren bila (3); lasaitasunaren gola (5); lasaitasunaren teoria (3)