Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-bateko lasaialdiak eragindako barrea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.
Denok ere hartu dugu gaur bai, lasaialdi ederra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 72. orr.
Hobe, beraz, buruari lasaialdi bat eman, eta hurrengo eguna arte garunak bakean uztea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.
Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.
Erreakzio hari lasaialdia jarraitu zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Seguru aski, pentsatu nuen, lasaialdiaren unean iritsiko gara hara... eta horrekin izan dezakegu itxaropenik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.
Egia da hamarkada horretan ohituren lasaialdi bat egon zela, eta horregatik argitaratu ahal izan zirela bere liburuak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.