Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lasagna iz italiar jakia, pastazko eta haragi xehatuzko geruzak tartekatuz prestatzen dena.
14:00: bertso bazkaria: lasagna edo pasta entsalada eta jogurta. Berria - Harian 2006-05-07
Landarezko lasagna eta papiloteak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.
Lasagna apur bat edo... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 158. orr.
Nintendoarekin utzi nuen pantaila aurrean, eta lasagna mikro-uhindu berriarekin azaldu nintzenerako, lo seko zegoen besaulkian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.
Aurrez prestaturiko kroketak, labean berotu besterik behar ez zuen lasagna eta azpiltxo bat camembert gazta kaxatxo batekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.