Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Verlaque andrea, lehengo ikuskatzailearen emaztea, ezagutzen duzue noski, dama laru hori... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.
Gero konturatu nintzen eskandinaviar tankerako ile laru, ia zuri hark engainatu ninduela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.
Bere esku laru, hezurtsu, eta gogorraz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 86. orr.
Aurpegi laru argala dauka, begi ilun handiak [...]: ehiza txakur bizkor eta zintzoa ematen du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Mont-d'or gazta laruei usain gozoegia zerien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Eguzki sartzea eguzki sartze polarra da ia, ezbai etengabeko bat, sartu ala ez, duda egingo balu bezala eguzki laruak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.
Krisztinaren amak bere azken uneak bizi zituen eta hil zen eraikin laruak itxura bitxia dik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.
Argazki laru batek. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.
Gelako argi laruak dir-dir egiten zuela, ahul. Berria - Kultura 2006-02-02
Argi laru eta hotza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.
Arrastiriko ordu hartan leihotik sartzen zen distira larua nahikoa ez izan arren, argirik piztu gabe irakurtzen ari zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.
Argi laranja laru bat besterik ezin du eman. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.