Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larrugorri (orobat larru-gorri) 1 iz azala kolore gorrikoa duen pertsona.

Zeren larrugorri hauek Piccaninny tribukoak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 85. orr.

Hara, John, larrugorrien kanpalekuko kea ikusten dut!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.

Bene-benetako larrugorria izateko, ordea, aurpegian marra batzuk pintatu behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.

Duela zenbait mendetako historia, nola larru zuriek bereganatu dituzten larru gorriek baliatzen zituzten lurrak, nola zazpi miliun jende bizi zirelarik lur horietan, lau ehun mila bakarrik bizi direla orain.  Herria   2004-01-22

• 2 izond azala kolore gorrikoa duena.

Indio larrugorriak bezain trebea zen torturatzen, eta gogoa zuen Marfa Strogoff gatibuari haren sekretua barrutik erauzteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

• 3 adlag biluzik.

Ni larrugorri jarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.

Larrugorri eta oinutsik gelditu zen. Larrugorri zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.  Elizen arteko biblia   Is 20,2

Jantzi gabeko jendea ere bai, larrugorri edo erdi larrugorri dabilena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,11

Biluzik baino larrugorriago, ez dakit zein postura hartu, eskuez zer egin, arnasari nola eutsi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

4 larrugorrian (18 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan; orobat larru gorrian 17 agerraldi, 4 liburutan) adlag biluzik. ik beherago 6.

Zutitu, gorputza estalzen zion setazko kamisoia erantzi eta larrugorrian geratu zen nire aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Baina bekatu egin zuenean, ohartu zen larrugorrian zegoela, eta lotsaren lotsaz, piku-hostoen bila korrika joan eta estalkia egin zuen beretzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.

Zer-nolako itxura izan zezakeen larrugorrian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

Teatroan larrugorrian agertzera behartu zituzten neska gazteak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

-Ziur nago larrugorrian jarri eta ispiluari begira egoten zarela sarri.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 33. orr.

Gela erdian emakume bat agertu zitzaien, zutik eta osoki larru gorrian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

5 larrugorririk biluzik.

Larrugorririk bizi izan zen zabortzan, eta ogi azalak, oliba ustelak eta arrain idorraren hezurrak biltzen zituen bere zorroa betetzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Maroneako herria utzi zuen, larrugorririk, ileak dilindan, oihal zahar batez bakarrik estalirik soina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

6 larrugorritan (52 agerraldi, 24 liburu eta 3 artikulutan; orobat larru gorritan 19 agerraldi, 18 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian larrugorrian agertzen da) adlag bikluzik. ik gorago 6.

Ohetik jaiki eta leihora inguratu nintzen, larrugorritan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Larrugorritan utzi zuten, seme-alabak kendu eta bera ezpataz hil zuten.  Elizen arteko biblia   Ez 23,10

Nolako itxura izango ote zuen larrugorritan?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 85. orr.

Harrapakinetarik hartu eta jantziak eman zizkieten larrugorritan zeudenei, bai eta oinetakoak eta janari-edariak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Larru gorritan utzi zuen ordenagailua.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

· Eros iezadazu zeuretzat sutan garbituriko urrea, aberats zaitezen, eta soineko zuriak zeure burua janzteko, larrugorri lotsagarritan ager ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Ap 3,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdi larrugorri (3)

larrugorritan geratu (3); larrugorritan utziko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus