Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larruazal argiko emakume bat zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.
Bibiren kafe koloreko larruazal epela, adats beltz kirruak, begi ederrak, ezpain haragitsuak... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.
Florentek hotzikara sentitu zuen larruazalean zehar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Azazkal zorrotzek larruazala urratzen zidaten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.
Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.
Bero itzela izanda ere, hotzikarak zimiko egin zidan larru-azalean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.
Kristinaren bisaiako larruazal beltxarana zurbiltzen ikusi nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.
Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio. Elizen arteko biblia Lb 13,38
Hilotzena zuen larruazaleko zurbiltasuna. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Gaitz hilgarriak larruazala jaten dio zatika, gorputz-atalak irensten. Elizen arteko biblia Jb 18,13
Larruazal sentiberetako laranja-azal itsusiaren kontrako gel mikrozelular bereziak bazirudien ez zuela nigan sartu nahi. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.
Guk larruazal esaten diogun hori kanpoko geruza besterik ez da, teknikoki epidermis deritzona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Larruazal ilunak melanina gehiago dauka. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Buruko larruazalean, ilearen % 80 inguru ari da beti hazten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Badira bi izerdi mota, larruazaleko guruinek sortuak biak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Baina alde batera bakarrik da irazgaitza larruazala, ez bi aldeetara; izan ere, gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Folikulu ugari ditu larruazalak, epidermisean hasi eta handik behera dermisera iristen direnak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Gas askok nahikoa erraz igarotzen dute larruazala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Ebakuntzan hiletsitako emakume baten aurpegiko azala, larruazaleko gantza eta odol basoak jarri zizkioten, aurpegia berregiteko. Berria - Gaiak 2006-02-07
larruazal guztia laztantzen (3); larruazal guztian zehar (4); larruazal zuri (6)
larruazalaren azpian (5); larruazalaren irekigunea (3); larruazalaren kolorea (3)