Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
larrixko izond adkor larri samarra.
Harri pikor larrixko batzu. Herria 2004-07-29
Ikusi behar beraz nola ateratzen den keinka larrixko hortarik. Herria 2001-02-01
Huts larrixko bat egiten duena. Emazte larrixko bat, ontsa anderea. Herria 2003-06-12
Aski adibide politak aurki ditzake gramatika honetan, aspaldixko emanak, bere liburuaren bigarren argitalpena prestatzen duenean larrixkoena bederen zuzentzeko materiala izan dezan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 184. orr.
Autoaren gidari, larrixkoa iduritu zitzaidan gizon bat, berrogeita hamar bat urte edo holako zerbait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.