Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larritasun 1 iz larri dagoenaren egoera.

Itotzen ninduen larritasunari amaiera emateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Batek larritasun bat, etsimen bat du: bizitzarekin zer egin ez jakitea, plan bat ez izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Venezuelako erreferendumaren emaitzari buruzko kezka igarota, Irak da orain larritasun gehienen iturri.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Naturaz gaindiko beldurraren larritasun ezin eutsizko horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

2 (izenondoekin)

Itxaronaldi hori oso luzea egiten da, eta larritasun handia sortzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 116. orr.

Begiak itxi zituen bere ama maiteari begitartea uzkurtzen zion larritasun ikaragarria ez ikusteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Batzuetan, ordea, nonbait, burmuineko zokorik ilunenean, errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena; eta, horietan, larritasun sakon batek hartzen zuen mendean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Taxitik ama eta alaba jaitsi ziren, larritasun begibistakoz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larritasun sentipen bat sentitzen dut orduan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Tupustean larritasun sentimendu azalgaitza nagusitu zitzaion. Ikara bat izan dut bat-batean, ez hotzak eragina, larritasun ikara bitxi bat baizik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Alde egitera nindoala ikusi zuenean, larritasun keinu batez heldu zidan Jacques Parentek besotik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Politikari begi-zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Gu bezala mundu guztia, muinetarainoko larritasun-zirrara batek jorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Zorigaiztoko eguna baita, hondamen- eta larritasun-eguna, Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.  Elizen arteko biblia   Is 22,5

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan gehiago egiten ere saiatu zen, bere nerbio larritasun haiei aurre egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Diltheyren ekarpenari Sören Kierkegaard-en existentzia-larritasuna gehitu zion Martin Heideggerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

5 larria denaren nolakotasuna.

Izan ere, larritasun itzelezko ekintza bat moldatua zuen Ivan Ogareffek, guztiz eraginkorra haren egitasmoa burutzen laguntzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.

Luzera begiratuta, hala ere, ez zen larritasun gutxiagokoa, eta hura konpontzeko erantzukizuna Txinako diktadore komunisten bizkar zegoen orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Biharamuneko txostenak larritasun erabakigarria izan zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

Larritasun hitza erabil daiteke Baionako Etxepare euskal lizeoarentzat.  Herria   2004-09-09

Askatasuna taldearen ustez, bestalde, «larritasun ikaragarria» du epailearen erabakiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Zehazki, larritasun erradiologikoen protokoloa jarriko du martxan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Gordin-gordin agertu zitzaion bat-batean gaixotasunaren larritasuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 142. orr.

Bekatuaren larritasuna bihotzaren gaiztakeria igarriezinaren araberakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Larritasun oso handikoa da hauteskunde kanpainan horrelako gai sensiblearekin zenbaitek egiten duen erabilera demagogikoa.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

-Zenbait gauza hartu behar dira kontuan: bere egoeraren larritasuna, auzitegien jarrera eta akaso abokatuaren trebetasuna...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Herenegun Danubioren uholdeek eragindako kalteek hartutako larritasun maila.  Berria - Mundua   2006-04-27

Ez gaude, inondik inora ere, salbuespen egoera batean eta ondorioz larritasun mezurik ezin da zabaldu.  Berria - Mundua   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larritasun handia (9)

arazoaren larritasuna (7); egoeraren larritasuna (21)

egoeraren larritasunaz (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus