Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
larriarazi, larriaraz, larriarazten du ad larritzera behartu.
Larriarazten nautenak nire erorketaz poztuko dira, / baina nik zure errukian dut uste ona. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 87. orr.
Joxeren asmoa kontatutakoan ezin izan zioten negarrari eutsi, biak ahalegindu arren, inguruan olgetan zebiltzan alaba txikiak larriaraziko ote zituzten beldur. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 191. orr.
Bi abereak indarrez berdinak ez direnean, eta batek besteak baino gehiago tiratuz beste hau larriarazten badul, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.