Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larrialdi 1 iz estualdia.

Larrialdi guztietatik onik atera zuen. Prest zegoen gizon hau arimako larrialdi eta gorputzeko oinaze guztiak jasateko.  Elizen arteko biblia   Eg 7,10

Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak izan bainituen.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,8

Bazen han larrialdi estu bat, esan gabe adierazia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Bere burua halako larrialdian ikusirik, Jauna, bere Jainkoa, baretzen saiatu zen Manases.  Elizen arteko biblia   2 Kro 33,12

Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.  Elizen arteko biblia   Sal 107,6

Krisia ez, baina «larrialdia».  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Amaika larrialdi ibili dizkik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea.  Elizen arteko biblia   Dn 12,1

Egun iluna eta beltza izan zen hura, atsekabe- eta larrialdi-eguna.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,7

Kanpoan eguzkitan gertatzeko beldurrez zegoela entzuten nion, oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asian 1997an sortu zen diru-larrialdia izan da egoera honen eragile.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 215. orr.

4 ezusteko egoera edo gertaera, berehala konpondu behar dena.

Larrialdia amaitu dela adierazteko, berriz, 30 segundoko sirena entzuten da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Herriz herri ibiliko den ikasgela mugikor batean, larrialdi kimiko baten aurrean zer egin azaltzeko hitzaldiak emango dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ama New Yorkera iristen zenerako hari ordezkari bat igor ziezaiotela eskatu zien, azkeneko unean erietxetik larrialdi baterako deitu ziotela azaltzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Azkenean larrialdietako telefonoa erabili beharko genuela pentsatu dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 296. orr.

Anbulatoriora iristean, larrialdietako sarrerara abiatu ginen zuzenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Zaharrei begiratu bat egin eta ekartzeko berehala neurologoa, traumatologoa eta pare bat kirurgialari, esan nion larrialdietako erizainari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Ez da normala larrialdi batean 14 edo 16 ordu egon behar izatea medikuak noiz hartuko zaituen zain.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Burgoseko Larrialdi Nuklearretarako Planaren arabera, Euskal Herriko hamalau herritan eragingo lituzke kalteak ezbehar nuklear batek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ospitalean asko arindu ziren atzo gaixoen harrerak eta larrialdi zerbitzuan egoera normalduta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Erorikoa ikusi zuen mendizale batek SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuei eman zien abisua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Auzoko erietxeko larrialdi-gelan, kommozio zerebrala nuela esan zidaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Telealarma egunaren 24 orduetan larrialdi zentroekin automatikoki konektatuta dago.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Industria kimiko bakoitzak bere larrialdi plan berezia dauka.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Urtegiko larrialdi plana ezarri gabe.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Larrialdi taldea osatuta zegoen ordurako, eta talde horri esker, ekintza aurrera eraman ahal izan genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Egoera horren ondorioz, larrialdi kabinete bat sortzen da, eta lau pertsonak bunker batean bilatzen dute babeslekua.  Berria - Kultura   2006-01-20

Nonbait, beste motorrek ere huts egin zezaketelako beldurrez, larrialdi-lurreratze bat egitea erabakia zuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Alde guztietara begiratu azkarra eman, eta ziztu bizian larrialdi-irteerarantz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Larrialdi argi guztiak piztu ziren atzo Belgikan, hegazti gripearen Europako lehen giza kasua izan zitekeenaren berri zabaldu zenean.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Baliteke palestinarrek eta zenbait gobernu arabiarrek Nazio Batuen Asanblea Orokorraren larrialdi bilkura eskatzea.  Berria - Mundua   2004-07-10

New Orleanseko Larrialdi Operazioetarako buruzagiak lotsagarritzat jo du Gobernuak emandako laguntza.  Berria - Harian   2005-09-03

Zientzialari Atomikoen Larrialdi Batzordea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

6 larrialdi egoera

Gerra Legea bertan behera utzi eta larrialdi egoera ezarri zuten. herria¬

Hondamendi natural batek edo larrialdi-egoera batek beste estaturen baten ingurumenari kalte egin badiezaioke hondamendia jasan duen edo larrialdi-egoeran dagoen estatuak beste estatuari horren berri emango dio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus