Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doluz dago lurra, madarikaziopean lurraldea, lehor landako larreak. Elizen arteko biblia Jr 23,10
Larreetan belar falta izateak handitu egin du aziendari ematen zaion bazka eskaera. Berria - Harian 2005-07-23
Eta horrela betidanik eta betiko, belarra larreetan berriz hazten den bezala.Bide-bazter guztietan aurkituko dute larrea, muinogorri guztietan bazka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.
Nimrimgo erreka agortu egin da, belarra ihartu, larrea zimeldu: hostorik ere ez dago berde. Elizen arteko biblia Is 15,6
Aziendak mendi altuenetatik behera abiatzen dira, hango larrea gorritu ahala, beheko zokoetan dagokenaren peskizan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Zortzi urtez larrean hazitako idia. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.
Zerua, hesia, errepidea, larre zabalak eta basoa ikusten zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.
Harana nire oinetan amaitzen zen, etxolaz eta aziendaz puntukaturiko larre zabal-zabal batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Ardiak auzoko larre aberatsagoetara ihes joan arren. mendi garaiak aintzirako ur garbietan islatuak, larre oparoak, aziendak hausnarrean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Etxaldeak, arrantxoak, larre emankorrak ditugu begien aurrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Larre eta soro berdeak zingira bilakatuta, eta behiak errapeetaraino hondoratuta, marruka. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.
Larre hesitu batera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 272. orr.
Badator landazabalean larre berria, badakarte zuhaitzek fruitua, pikuondoak eta mahastiak aberastasuna. Elizen arteko biblia Jl 2,22
Bidea ez zen larre ederrik gabekoa; belar ugari eta hezea izango zuen bazkatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.
Ez al duzue nahikoa larre bikainetan bazkatzea? Elizen arteko biblia Ez 34,18
Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Egun hartan zuen abereak larre zabaletan bazkatuko dira. Elizen arteko biblia Is 30,23
Zutik omen zegoen bera Nilo ibaiaren ondoan, noiz eta ikusi baitzituen Nilotik irteten zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
· Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.
Orotara beraz, 28 hektarea bazituen: 22 hektarea lur erabili eta beste 6ak oihan eta larre. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Armada baten eta bertzearen joan-etorriek larre eginik zituzten Charenteko eskualdeko laborantzak oro. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.
Larre bazterreko zanga luzea saltatu eta, alboan iratzea eta sasia izan arren, pinuorriak alfonbraren modukoa eskaini zion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Haietako bizilagunak indarrik gabe, ikaraturik eta buru-makur utzi dituzu, larre-belarra bailiran. Elizen arteko biblia 2 Erg 19,26
Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Abere-gorpuz ihaurriak zeuden larre-bazterrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.
Hasia nintzen larre plazer haiez aspertzen, molde beretsukoak baitziren nire buru ernearentzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.
Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.
Larre-izkuntza dena kale-izkuntza biur dedin. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 122. orr.
Inguruan asko bezala, larre lanetan nabila atzenaldian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.
1937ko abuztuaren 24rako bere lurraren azken metro koadrorainoko guztia galdua zuen euskal gudarosteak, Castro Urdiales eta Santoña bitarteko larre sail mehe bat izan ezik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 31. orr.
Larre zati bat ikusi ahal izan dut, baina bertorantz higitu den talde batek estali dit berdea.. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 154. orr.
Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla-eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira. Elizen arteko biblia Is 7,25
Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 209. orr.
Denak ere larre motzean haziak eta behartsu bizi izanak, eta bertsoa zaletasun ez ezik diru pixka bat ateratzeko baliatutakoak. Berria - Kultura 2006-03-01
Larre motzean hazitakoon legea da platerean jartzen zaiguna jan egin behar dela beti. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Larre motxean hazitako emakumea zen eta. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.
· Larre motzekoa zen noski, zail ohitutakoa. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.
Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
larrez larre (4); oihan eta larre (3)
behia larrean aseko (3); hegaztiak larrean (6); hegaztiak larrean haztea (3)
behia larrera (3)