Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Largabista begietan jarririk, Kolivan inguruan zer gertatzen ari zen begiratu zuen, bere albisteak osatzeko asmoz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.
Largabistatik ikusi izan bazenu alde egingo zenukeen, biktimak ezagutzerik gura ez lukeen bortxatzaile batek legez egingo zenukeen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.
Hamarren bateko orka taldea ikusiko duzu largabistaz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.
Atzo, gaur eta bihar aski da largabista bat erabiltzea Lurretik Urano planeta ikusteko. Berria - Gaiak 2006-04-18
Largabistak maletatik atera eta leiho ondoko mahaian paratu zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.
Largabistak hartu zituen, hobeto ikusteko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
Emazte ilegorri bat largabistekin zebilen gauaren zilatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 142. orr.
Largabistekin leihotik begirada azkar bat bota eta Cesar Telleria ispilu aurrean zerraldo zegoela baieztatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.
Astronomoek beren largabista elektronikoei esker -non indar magnetikoen gatik ez diren panan gelditzen- zuzen badakite zenbat diren eta bakoitzaren izenak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.