Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduko erakasleen gisa, biek larderia gaitza izanez, ez zuten barkatzen urratsak eta jauziak ongi jalgi arte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Hitz egin zioten moduarengatik ikusten zen Jefea larderia handiko emakumea zela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 45. orr.
Jainko Aitari ematen zaion adin handiak aldiz gogoratzen digu haren probidentzia eta larderia handia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.
Badakit apeza zirela, eta hortakotz larderia baduzu, eta jende anitz heldu zauzu ikustera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 86. orr.
Polizak eta Jandarmek larderia gehiago behar dute agertu, hori ere aditzen da frangotan. Herria 2003-03-20
Gobernuak nahi du larderia gehiago erakutsi. Herria 2002-12-26
Ezagutu nuenetik, beti saiatzen nintzen disimulatzen haren itxurak eragiten zidan larderia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Zerk egiten du denen buru ixtripu gutiago izaite hori ? ainitzen gostuko, gobernuaren manuz erakutsia izan den larderiak. Herria 2003-03-20
Haren ustez, Aleksander Lukashenko jarduneko presidenteak botoen %82,6 eskuratzea iruzurren eta larderiaren ondorioz gertatu zen. Berria - Mundua 2006-03-22
Haren izana baina bai izateko arrazoia, eta Haren laineza eta larderia, eta bikaintasuna, eta betegintasuna... eta teologoek asmatutako dohain ezin goragoko horiek oro. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.
Haren larderia ez baitzuten aise irensten... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.
Biak behar dira: maitasuna eta larderia. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.
Deitoragarri izan liteke, baina, larderia eta zigorraren beharra dugu guztiok. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.
Metrailadore zenbaitek larderia finkatzen dute. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Baina jakin behar zenuke erakunde honen larderia jarri duzula kolokan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.
1998ko uztailaren 17an, 138 estatuk sinatu zuten alabaina, Erroman, bere larderia munduko lau hegaletara helaraziko zuen Nazioarteko Auzitegi Penala Hagako hirian eraikitzeko kontratua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.
-Duela lau egun hona etorri ziren deportatuak nora eraman zituzten? -galdegin zion jaunak, bere postuari egokitu larderia doinuarekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.
Bilkurako eztabaidak, kideen larderia keinuak, kontra-erreformatzaileen ekintza gogorrak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 161. orr.
Alta larderia poxi batek ez luke batere kalterik gu denendako. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.
Presidentaren aldekoak dena larderia eta mehatxu ibili direla bozak ziren egunean ere ainitz tokitan. Herria 2005-09-15
Iruñean bereziki, polizia dena larderia, elgarretaratzea etzadin egin... Herria 2005-03-31
Egia erran, jadanik bazen gero eta larderia gehiago gordeka jiten ziren etorkinentzat. Herria 2005-12-08
Haatik hor dute den Bruxellesen larderia zorrotza, ez baitu hunek barkatuko herri bakotxak bere baldintza edo kondizioneak oro beteak ez baditu. Herria 2003-11-13
Nicolas Sarkozy barne-minixtroa ibili da alde batetik dena larderia eta mehatxu, bestetik dena lausengu, ainitzen gostuko ez ditu bazterrak gehiago nahasi baizik. Herria 2005-11-10
Hots, permisarentzat, gero eta larderia gehiago izanen da hor gaindi. Herria 2004-03-04
Badut uste beste arrazoi bat bazela Aita Sainduen aitzinean aipatu ere behar ez zena, are gutiago Pio V.aren aitzinean, hain baitzen Aita Saindu hau Elizaren larderiaz axolatua. Lubisek jaisteko eskatu zion larderiaz: "Zer nahi duzu, Sebastian, denok zure mende jartzea? jaitsi zaitez segituan hortik". Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.
-Zoaz azkar haien bila -agindu zion larderiaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.
-Isil zaitez -erraten zion antolatzaileak larderiaz -, hor blasfematzen ari zara. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 132. orr.
-Zaldiak -eskatu zuen, aginduak emateko ohitura duenaren larderiaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.
Munduaren, eta bereziki euskal mundu txikiaren giderrak ilunpeetarik eta sekretuaren larderiaz plegatzea maite zuen funtsean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 28. orr.
Zorri multzo ikaragarri handia zen, eta bere gainera zetorren, larderiaz eta mehatxu eginez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.
Piztiak larderiaz zaintzen du bere habia, terrorearen habia, izuen gordelekua. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 191. orr.
dena larderia (14); gaitzeko larderia (3); gurasoen larderia eskasagatik (3); larderia eta mehatxu (4); larderia gehiago (35); larderia gehiago erakusten (3); larderia gehiago erakutsi (3); larderia gehiago erakutsiko (3); larderia gehiago erakutsiz (3); larderia handia (5); larderia handiko (5); larderia haundia (3); larderia soberakina (3); sobera larderia (3)
larderiaz esan (3)