Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lardats 1 izond ordena jakinik gabe aritzen dena, han-hemenka sakontasunik gabe aritzen dena.
Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.
Oinarrizko arazo bat dago hor, pedagogiarik lardatsenean ikusten dena. Berria - Kultura 2006-01-20
Ferrerren ustez, «frogatuta geratu da Justizia lardats eta apetazkoa, oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketa, eta sumarioen atzean dagoen bultzada politikoa». Berria - Euskal Herria 2006-02-11
2 narrasa.
Ez zen beldurra, hotzikara umel eta sakona zen sentitzen zena iluntzeko lasterketa lardatsean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 31. orr.