Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katua esku artean hartu eta zazpi bira ematen zaizkio etxeko laratzaren azpian. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 234. orr.
Babarrunak egosten beheko suan laratzetik zintzilik jarritako lurrezko eltzean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.
Betidanik ikusi du ur-tupina laratzean zintzilik. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.
Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik, eta pertz honetan nola-hala garbitu gero, beheko suaren ondoan, handik kanpoko hotza ez baitzen biluzten ibiltzeko modukoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.
Pertza ekarri zuen gero, ura han hustu eta laratzean zintzilikatu zuen pertza. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.
Hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, lurruntsu, laratzetik behera zilintzilika, zezinaren itxuran, baserri hartakoen "azkiñiko" busti ta basaz lohituak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Dontsuak hasieran bezala jarraitzen zuen, etxeko laratza bezain isilik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.