Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laranja (orobat liranja g.er.) 1 iz laranjondoaren fruitua, biribila eta kolore hori-gorrixkakoa, ataletan banatutako mami urtsu eta gozoa duena.

Izozkailuaren gaineko frutontzi zumezkoan laranja bat zegoen eta iratzargailu bat ere bai laranjaren ondoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Laranja baten atala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

Laranjak jan eta jan ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Zuhaitz eder hura hirirako bide ondoan zegoen eta bidaiari askok laranjak lapurtzen zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Laranjak erosteko txartela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.

Sâidna Musak laranja gozo batzuk dastatu, eta saritzat zer nahi zuen galdegin zion Miseriari.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Laranja baten zukua ateratzen den bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Pomelo edo laranja txiki baten tamainaraino hazia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Kristal arrosazko bola bat zen, laranja koxkor baten tamainakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Hartlen arabera, bi kalkuluak konparatzea «sagarrak eta laranjak» parekatzea bezalakoa da.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Laranjazko freskagarria Leirerentzat eta kamamila beroa Amaiarentzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Apustu egin, eta coca eta laranjazko edariak jokatzen zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Laranja atal-erdi baten tankerakoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.

Hatzez laranja zatiak banantzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Gosariko tostada bukatu eta laranja zumoa edaten ari zela erabaki zuen Martari deitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

ik beherago 8 eta 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Laranja-azal idorrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Behean, hesiaren ohol ezpalduen artean flotatzen, kutxa hautsiak, laranja-azalak eta aza ustelak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Sagar pilen eta laranja kaxen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Teknikaren aurrerapenei esker, urte guztia da orain laranja-aldi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

Intxaur tamainako harriak, tarteka laranja neurrikoak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

· Badakizu, ohiko [zapore] guztiak, txokolatea, menda eta laranja, baina espinaka, gibel eta tripakien gustua ere suerta dakiguke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Beste urte batez Tourmaleta igo du Tourrak, eta beste urte batez laranja kolorea nagusitu da La Mongietik behera.  Berria - Kirola   2004-07-17

• 3 izond laranja-kolorekoa.

Argi laranja batek beroaren irudipena ematen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

Maiatzean Espainiako urtearteko KPI %3,4 hazi da: argi laranja baino gehiago, gorria pizteko datua.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Turbante laranja baten azpian, ezpain laranja eta aurpegi zurbileko beste emakume bat igarotzen zen handik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Kazola handi batean bloke zuri batzuk zekartzan, azal laranja fin bat zutenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Azal laranjako liburua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.

Salbamendu jaka laranja jantzirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Duela bi urte Iraultza Laranja bultzatu zuen Julia Timoshenkok, Viktor Justxenkorekin batera.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ematen du koadro normal bat dela, urdina eta laranja.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan, mantxa laranja eta horiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Hodei luze bikoitzaren marra morea, gorri bihurtu zen azkar, baita laranja distirant ere gerora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Korbata laranja-hori bat, ezin itsusiagoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.

Udazkeneko kolore guztiak ageri zituzten, nire amaren gogoko koloreak hain zuzen ere: urre kolore ilunetik marroi argira, laranja tonuetatik eztiaren kolorera, okreetatik bolira, gorrixketatik beltzaranera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

· Markako txandal gorri-laranja batez txatxutua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

5 iz laranja kolorea.

Ezpainak laranjaz pintatuta zeuzkan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

6 laranja-arbola laranjondoa.

Atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

7 laranja-kolore (orobat laranjakolore g.er.) izond laranja-kolorekoa dena.

Handik bi ordura, geltoki laranja-kolore baten aurrean ikusi dut. Turago musofago bat, gorputza more, mokoa laranja-kolore eta burua pinporta txikiz betea zuena: gorriminak atzean, horiak aurrean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 39. orr.

Batzuetan morez, batzuetan kobre-kolore garbiz, beste batzuetan urdinez, eguzkiz, horiz, laranja-kolore ñirñirkariz...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.

Munstro laranjakoloreok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

8 laranja-koloreko (orobat laranjakoloreko g.er.) izlag

Laranja-koloreko suge pozoitsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Laranja koloreko lau billete.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

Eguzki galdatan, laranja koloreko eguzkitakoen azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.

Guantanamoko presoen laranja koloreko jantzi batekin. begiak laranja-kolorekoak eta irtenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

· Laranja kolore biziko atorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Begi handi distiratsuak laranja-kolore bizikoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

9 laranja-lore laranjondoaren lorea.

-Hara, gaur laranja lorearen usaina daukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

10 laranja-ur (20 esaldi 13 liburutan)

Laranja-uraz betetako edontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

Kafesnea, laranja-ura eta patata-tortilla puska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Bar batean gelditu naiz lehenik, kolpez irentsiz baso bat laranja ur.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

11 laranja-zuku (11 esaldi 8 liburu eta artikulu 1ean)

-Orain gustura edango nuke laranja- zukua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 71. orr.

Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Hozkailua ireki eta laranja zuku bat hartzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus