Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lar gaztea dut ordea udal funtzionario hau, hartaz gomutatzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.
Batzutan, lar arteza bere bai. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.
Bost bat segundo iraun duen bien arteko isiltasuna lar luzea iruditu zaio. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.
Hasieran ez nuen gogoko, lar mistikoa aurkitzen nuen, lar sinbolikoa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.
Lar goiz zen arren, ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.
Lar babesten diren haurrek nekezago egiten diete aurre estres egoerei. Berria - Gaiak 2004-02-11
Lar hobetsi ditugu garaiotan aldaketa eta erreformak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.
-San Andres, lar eskatzen debanari, bapez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 461. orr.
-Rufinok nahikoa eta lar egiten eban gugaz. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.
· "Lar, txar" dio sano ondo Bizkaiko esaera zahar batek. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.
Ezin zaie baliabide eta ondasun naturalei «kalte lar» egin. Berria - Gaiak 2004-04-07
Agur, mutiko -esan zidan ohiko irribarre nazkagarria erakutsiz-, eta ez egin paja lar, txarra da eta. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.
denbora lar (3); lar babesten (3); lar berandu (6); lar handia (4); lar luzatu (3); lar mozkortuta (3); lar ona (5); lar ondo (9)