Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartarik landa, XIX. mendean, Garat lapurtar anaiek, Zamakola bizkaitarrak, Chaho zuberotarrak, asmatu xede politikoek ez zuten izan arrakasta handirik beren garaian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
Lapurtar estiloko etxe bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Oñatiko Unibertsitateaz lapurtar idazleak idatzi zituen lerro hauek: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 129. orr.
Aspaldiko lapurtar koblari zenbaiten kantuak dituzte hautatu. Herria 2002-11-14
XVII. mendeko apaiz lapurtarrek. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 32. orr.
Beskoitze herri lapurtarrean jasotako adibideak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 210. orr.
Euskara lapurtarra dauka oinarrian [Leizarragak]. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 31. orr.
Bigarren milurtearen bezperan zazpiehun kideko tribua osatzen genuen, erdiak lapurtarrak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 19. orr.
Baionesek lapurtarren foruen etsai amorratua zen Pes de Puyanne izendatu zuten alkate. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.
Gutxi-asko, lapurtarrek eta mugaren alde bietako nafarrek ere egin behar izan dituzte erdialdeko euskalkira hurbiltzeko euren ahaleginak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 102. orr.
Xuberotarrek lapurtarrak jo, hauk 8-0 hasi ondoan. Herria 2003-08-07
Lapurtar klasikoan idatzi zuen Gabriel Arestik Boccaccioren Dekamerone tipi bat. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 224. orr.
Argi dago lau literatura euskalkiak gainerako hirurak baino esanguratsuagoak direla, eta lau horien artean badira bi, giputza eta lapurtarra, euskararen benetako ordezkariak direnak: lehena Espainian eta bigarrena Frantzian. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 64. orr.
Asko ziren euskara giputza, giputz osotua, "euskara osotua" edo lapurtar zaharra aldarrikatzen zutenak, Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 146. orr.
Lafittek nafar-lapurtarra deitu zion eredu berriari. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 129. orr.
Lapurtarra, giputza, bizkaitar biak, zuberotarra eta nafar-lapurtarra dira euskararen ibilbidean sortu eta garatu diren literatura euskalkiak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 250. orr.
· Garai hartako guztiek bezala, hiru euskalki bereizi zituen, Larramendiri jarraituaz: a) nafar-lapurtarra, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan erabiltzen zena, b) giputza, Gipuzkoan eta Araban mintzatzen zena, eta c) bizkaitarra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 61. orr.
defentsa ministro lapurtarra (3); nafar lapurtarra (8)
didier deschamps lapurtarrak (4); gazte lapurtarrak (3)
lapurtarren biltzarra (15); lapurtarren biltzarrak (9); lapurtarren biltzarraren (3); segiko hiru lapurtarren (9)