Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau lapsusa izan dudana. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.
Ez zen lapsusa izan. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Lapsus adierazgarria atera zitzaion Peio Iralurri atzo. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Psikoanalisiaren teorian, lapsusek subkontzientea azalarazten dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 164. orr.
Huskeria bat, eta horra hor lapsus deitzen den zulotxoa, horra azpian zegoena agerian, horra sekretuan gorde nahi zena nabarmen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 77. orr.
Bertan, inkontzientearen formazioak atzeman daitezke: lapsusak, txisteak, ametsak, huts egindako ekiteak. Berria - Kultura 2006-05-09
Dela ahozko lapsusa (lapsus linguae), dela idatzizkoa (lapsus calami), hutsa ez da berariaz egiten eta, hortaz, nekez esan genezake egilea jolasean ari denik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 164. orr.
Ordea, oroimen-lapsus ezin sinesteko bat eduki nuen, eta zenbakia ahaztu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Ez da iraupenik gabeko lapsusa, bi garai bereiziko lituzkeena eta faila baten alde batera eta bestera bi denbora heterogeneo zabalduko lituzkeena; transformazio kopuru jakin batek zehaztutako jarraitasun-eza da, definituriko bi positibotasunen artean dagoena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.