Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.
Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Baina laprast egin bere esku koipeztuetatik eta lurrean puskatu zaio Isidorari olioaren portzelanazko ontzia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.
Halako batean, Budek bere burua aurrerantz bota zuen, laprast egin eta esku bakar batetik helduta geratu zen, eguzkiak begiak itsutzen zizkiola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Uste zuena baino gaitzagoa da, palak laprast egiten dio batzuetan, sakonegi sartzen du hurrengoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Kanoak laprast egin zuen amuraka harkaitzetara, ez luze, pilotuak brankaz portura zuzentzea lortu zuen barrak itsasoari ematen zion sosegua berriro baliatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.
Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Garaipenaren bidea estua baita beti, eta akatsik txikienean amildegiaren ertzean laprast egitea oso da erraza. Berria - Kirola 2004-04-04
Baldin zuk bezalako neurriarekin begiratuko baliote bizitzaren luze-laburrari, ez lukete laprast egingo lizunkeriaren lohitan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.
Gai labainkorretan laprast ez egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.
Ezin da ez laprast egin anbiguitate larrietan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.
laprast egin (8); laprast egin eta (3); laprast egiten (4)