Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lapran izond zeiharra.
Eguzki lapranak hiribidea zeharretara hartu eta bi itzalak neurrigabe luzatzen zituen galtzadan zehar; haien buruak beste aldeko espaloiraino iritsi eta bidean aurrera lerratzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Begiak elkarrengandik izugarri bereizita zeuzkan, txekor batenak bezala, eta hain lapran eta garden non deabruarenak izan baizitezkeen. Berria - Kultura 2004-03-10
Hala sortu ditu hainbat esapide, hala nola, "gainbeherako koadratzea" (filmagaia gainetik hartzen denean), "azpitiko koadratzea" (filmagaia azpitik gora hartzen denean), "koadratze laprana", "hurbileko koadratzea", "aurretiko koadratzea", eta abar. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.