Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lapitza hartu eta marrazten hasi zenean, arnasari eutsi nion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.
Lapitza atera eta kontuak egiten hasi zen paper batean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.
Mapa txiki hartan lapitz batekin zirkuluak marrazten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 58. orr.
Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.
Lehenago ere marraztu izan zuen Leirek marrazki ederrik, koloretako lapitzak erabilirik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
Berak patentatutako metalezko lapitza paratu zuen, mina muturrera atera daitekeenetakoa. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.
Gero bere poltsa zabaldu, lapitz urdin-gorria atera, akatsak azpimarratu eta hauxe idatzi zuen bandoaren oinean: [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.
Lapitzez egindako arrastoren bat. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.
Lapitzezko marratxo haiek. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.
Gomazko kanula txiki bat -lapitz bat baino meheagoa-. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.
Lapitz mutur bat eta paper puskatxo bat. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 13. orr.
Lapitz muturra ahora sartu du berriz. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.
Apaintze-mahaira joan eta Kleenex bat eta bekainetarako lapitza hartu ditu idazteko. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 122. orr.
Neska konturatu egin zen Joseba zelatan zela eta honi irribarre xarmanta eskainiz xakutoan sartu zituen lapitzak eta hautsak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Poltsa arrosatik lapitza atera eta ezpainak apaintzen hasi da ispilu txikian. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Masailak gorriztatu zituen, ezpainak lapitzarekin margotu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Ilea guztiz nahasirik, eta ahoa ezpain lapitzaz gorri-gorri. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 232. orr.
Oharkabean ezpain-lapitzez zikindu dut. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 53. orr.
Bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila; flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.
Ivy modeloa zen: kotxearen kolorea nolako, soinekoak ere halako hautatzen zituen hark, nik uste, eta kotxearen kolorea ezpain-lapitzarenaren arabera, edo alderantziz, ez dakit. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Bere eskuko poltsatik ispilu ñimiñoa eta ezpainetako lapitza atera zituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
lapitza atera (3); lapitza eta borragoma (4); lapitza hartu (3); papera eta lapitza (5)