Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lapislazuli (orobat lapis lazuli g.er.) iz aluminio, kare eta soda silikatua, kolore urdin bizikoa, oso gogorra, bitxigintzan erabiltzen dena.
Zeuk ikusi porpidarria, jaspea, agata, lapis lazulia, marmolik finena edo zein material erabiltzen duzun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.
Lapis lazulizko paparreko orratza. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria, barruan sua duela dirudiena, esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua, amodio gogo hila piztu eta berpiztu egiten duena, eta urrea, edergarrien artean edergarriena, eguzkiaren ordezko lurrean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.