Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lapin 1 iz untxia.
Erdi lasterka, erdi jauzika, uharteko lapinak bezala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.
Bi lapin, oilasko bat, zerri izter bat, bi gasna, bertze hainbertze ogi... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.
Gure herrian ditugun odolkiak, zango usaina duten gasna mutzituak, kurkuiluak, ostrak edo lapinak hemen bitxikeriak lirateke! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 272. orr.
2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)
Ondotik, errota-joko, lapin-kurtsa... Herria 2001-07-26
Ber-denboran haur jokoak ere izanen direlarik : lapin-joko eta bertze... Herria 2002-08-01
3 lapin-hazle
Untxi edo lapinhazleak krisi larrian dira. Herria 2002-09-19