Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uzten ditut ezker, gain haietan, bide xuko bat segituz ikusiko nituen hurritzondo, pago eta laparrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Nola lilia laparren erdian, nola sagar ondoa oihaneko zuhaitzen artean. Erreka ilun bat, dena sasi eta lapar. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 207. orr.
Battittu Coyos xiberotarra laparra bezala lotu zaio lanari gure mintzaira historikoen alde departamenduan. Herria 2003-07-17
Hazparne aldean egun hautan hori dela gertatzen dute salatu gazteek, tokiko auzapezak Euskal Herria Zuzenean festibala zuzenki laparretara botatzen duelarik, bere gerizapean hartu ondoan. Herria 2004-03-11
Maitasunak sustatu ote du Espainiako apezpikuen burua, Jose Maria Rouco Valera Madrilgo kardinale eta artxapezpikua, "Ibarretxe plana" laparretara botatzera? Herria 2003-12-04